es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Berriak
2019-12-13

"OPERA ETA +" PROGRAMAK GURUTZETAKO OSPITALEKO GABONETAKO ZUHAITZA PIZTU DU

Dozenaka haur izan dira, gaur goizean, Gurutzetako Ospitalean Gabonetako zuhaitza pizteko egin ohi den ekitaldiko protagonistak. Ospitaleko atarian, osasun-langile eta senide artean, txikienek jardueran parte dute, ABAO Bilbao Opera ere ondoan izan dutelarik.

 

Aurten, ABAO Bilbao Operaren “Opera eta +” programako hainbat kide eta laguntzaile ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte. Aitziber Aretxederra ABAOren programa didaktikoaren arduradun eta “Opera eta +” proiektuaren koordinatzaileak bideratu du ekitaldia, hiru abeslari kolaboratzaileren laguntzarekin, zeinak hainbat Gabon-kanta abestu dituzten ospitaleko umeekin batera.

 

“Ópera eta +” programak bosgarren edizioa bete du pazienteen eta haien senideen ongizate emozionalari laguntzen, opera ezagutzeko eta esperientzia horretaz gozatzeko ospitale barruan zein kanpoan jarduerak antolatuz. Proiektuak Repsol Fundazioaren eta Petronorren babesa du, eta LaCaixa Gizarte Ekintzaren laguntza.

 

Girlanda argitsu eta Gabonetako apaingarri artean, haurrek ere ospakizunean parte hartu dute, abestuz eta instrumentuak joz. Era berean, sariak banatu zaizkie umeek ospitaleko eskolako pintura-tailerrean egin dituzten Gabon-txartelen arteko onenei.

 

Bukatzeko, partaide guztiek “Olentzero” abestu dute. “Guretzat, oso polita da gaur hemen izatea” adierazi du Aitziber Aretxederrak, “esperientzia berezi baino bereziago honetaz umeekin eta pediatria-, neonatologia- eta nefrologia-sailetarako eta eguneko ospitaleko onkologiarako sorturiko proiektuetan gurekin elkarlanean aritu ohi diren osasun-langileekin batera gozatzen. Zalantza barik, ekitaldi pertsonal eta hunkigarria izan da “Opera eta +” programan parte hartzen dugun guztiontzat”.

 

Ospitalearen kudeatzaile Santiago Rabanalen esanetan, honelako ekitaldien xedea osasun-arreta gozatzea da, bereziki umeei begirakoa.