es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Berriak
2019-12-11

ABAO Bilbao Operak haurren minbiziaren kontrako EiTB Maratoian lagundu du

 

Haurren minbiziaren kontrako EiTB Maratoiaren aurtengo edizioak parte-hartze marka guztiak hautsi ditu, proposaturiko jarduera guztietan, gainera.

 

'Lau Teilatu' kantaren ‘Zure bertsiorik onena’ ekimenak aurreikuspen guztiak gainditu ditu: 1.100 bideo baino gehiago jaso dira. Artistek, musika-taldeek, abesbatzek, herritar anonimoek, pertsonaia ezagunek eta mota orotako kolektiboek beren bertsioak bidali dituzte, eta, horrela, abestia kanpaina solidarioarekin lotu eta oihartzun handia izatea lortu dute.

 

ABAO Bilbao Operaren “Opera eta +” programako kideek ere ekimenean parte hartu dute, Gurutzetako Ospitaleko osasun-langileekin batera.

 

Horrez gain, ABAO Bilbao Operak Der Fliegende Holländer operarako lau sarrera eman ditu,datorren urtarrilean ikusteko, haurren minbiziaren ikerketarako funtsak biltzeko enkante solidarioan bana daitezen.