es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
2019-05-16

Les pêcheurs de perles. Entsegu orokor ikaragarria ikusita, oso arrakastatsua izango da

Asteazken gauean, poztasuna izan zen nagusi Euskalduna Jauregian. Auditoriuma gainezka. Hamar autobusek Lekeitio, Burgos, Villarcayo, Medina, Eibar, Sopuerta eta Gasteiztik ekarritako zaleak, eta bazkide eta publiko bilbotarrak, denek gozatu zuten Les pêcheurs de perles operaren entsegu orokorraz; are gehiago, sinetsi ezinik zeuden zer-nolako emanaldi bikaina ikusten ari ziren. Ekitaldiartean, edo amaieran, denak zeuden pozarren irribarretsu, eta laudorioak eta goraipamenak besterik ez zen entzuten. Publikoa zoriontsu zegoen.

 

Izan ere, entsegu bat horixe da, entsegua; atzo, ordea, ez. Bart, Javier Camarena, Maria José Moreno, Lucas Meachem eta Felipe Bou dena ematera atera ziren agertokira, eta publikoak merezi zuten bezala erantzun zien: txalo-zaparrada luze eta beroa eskainiz.

 

BOSek zoragarri jo zuen, Ciampa maisuaren zuzendaritzapean, zeinak partitura hau inork baino hobeto ezagutu eta orkestra gorenera eramaten duen. Opera osoa doinu liluragarri batek bilduta dago, eta atzoko gauak une paregabeak izan zituen: Camarena eta Meachemen "Au fond du temple saint" duoa, edo Javier Camarenaren "Je crois entendre encore" ikusgarria, txalo beroak jaso zituena.

 

Taularatze exotikoak, gainera, modu naturalean dakarkigu Ekialde urruneko misterioa; korua bere unerik onenean dago; dantzariak finak eta sentsualak dira... Finean, gau magikoa atzokoa.

 

Zalantzarik gabe, bart gauekoa ikusita, datozen emanaldiak arrakastatsuak izango dira.

 

Sin duda el triunfo de ayer nos permite augurar el éxito de las próximas funciones.