es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
2018-12-20

Aipamen Berezia jaso du ABAO-OLBEk Bilbotarrak sarietan

Siglo XXI Emakume Enpresari eta Profesionalen Elkartearen Bilbotarrak sarien hamabosgarren edizioan, aipamen berezia jaso du ABAO-OLBEk, arte lirikoa zabaltzen eta garatzen egindako ibilbide luzeagatik eta, kultur proiektu zabal eta askotarikotzat jota, Bilbon 1.000 opera-emanaldi baino gehiago eskaini izanagatik. Sariak «esangura handia du ABAO-OLBErentzat», eta halaxe eskertu zuen Juan Carlos Matellanes elkartearen presidenteak: «Ahaleginik handiena ez da izan milagarren ekitaldia antolatzea, baizik eta aurreko 999ak, eta hori egin dugu guztion borondate onari esker: bazkideak, zaleak, erakunde publikoak, eta enpresa babesle eta laguntzaileak. Mila esker honaino iristen laguntzeagatik eta aurrera egiteko emandako babesagatik».

 

Edizio honetan, Komunikazio saria jaso dute Nekane Lauzirika eta Lourdes Perez kazetariek; Goxua saria, berriz, Conde Aristi Fundazioak; eta, azkenik, Bizkaiko Aldundiak jaso du Bilbotartasun saria. Siglo XXI elkartearen presidente Carmen Miralek Laura Luelmori eta tratu txarrak edo indarkeria pairatzen duten emakume guztiei eskaini zien ekitaldia.

 

Bilboko Operaren Koruko hamabi ahotsek amaiera zoragarri bezain hunkigarria eman zioten ekitaldiari.