es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
2018-11-29

FIDELIO ETB2n, abenduaren 2an, igandean

ABAO-OLBEk eta BBVA Fundazioak, "OLBE 1.000 opera-emanaldi Bilbon" ospatzen jarraitzeko, FIDELIO opera, Beethovenen maisulana, eskainiko dute  ETB2n, abenduaren 2an, igandean, 9;30ean.

Partekatu saioa honela: #FidelioAbaoendirecto

 

Joan den azaroaren 24an Euskalduna Jauregian eskainitako emanaldia izango da telebistakoa, kritikariek eta publikoak oso txalotua eta goraipatua:

  • Lehenengo aldiz entzun da Fidelio Euskaldunan, azken 22 urteotan ez baita egon OLBEren programazioan. Emaitza bikaina izan da". El País. Pablo L. Rodríguez
  • "Sopranoaren ahotsa, indartsua eta sendoa; orkestra, kalitate handikoa; eta korua, oparoa eta zorrotz-zorrotza. Juanjo Menak ondo baino hobeto zuzendu du soinu-aldetik indarra eta musika-aldetik dotorezia erakutsi dituen talde paregabea". El Correo. Nino Dentici
  • "Hamargarren mendeurren honetan, dena aldeko izanik, opera-emanaldi zoragarri, paregabe eta ahaztezinaz gozatu ahal izan dugu". Diario Vasco. Emecé
  • "Primerako Leonora". Gara. Nora Franco
  • "Azken boladako emanaldirik onenetakoa Euskaldunan. Batez ere, obrako abeslari ugariren sendotasunagatik, Juanjo Menaren zuzendaritzapean orkestraren lan bikainagatik eta José Carlos Plazak sinaturiko produkzio egokiagatik. Gau ahaztezin horietako bat". Platea Magazine. Javier del Olivo