es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
2018-11-28

Lehendakaria ABAO-OLBEko Zuzendaritza-batzordearekin bildu da

Iñigo Urkullu Lehendakaria ABAO-OLBEko Zuzendaritza-batzordearekin bildu zen, joan den azaroaren 27an, asteartean, Lehendakaritzaren egoitzan, Gasteizen, elkartearen efemeride garrantzitsua zela eta: 1.000 opera-emanaldi Bilbon.

Bileran, OLBEren presidente Juan Carlos Matellanesek erakundearen kultur proiektuaren helburuak azaldu zizkion Lehendakariari, eta antolatzen dituen jarduera soziokulturalen berri ere eman zion.

Lehendakariak informazio horren gaineko interesa agertu zuen, eta eskerrak eta zorionak eman zizkien bai Batzordeari bai OLBEko bazkideei 67 denboraldi hauetan egindako lanagatik eta 1.000 emanaldiengatik; era berean, etorkizunean ere arrakasta opa zien.

ABAO-OLBEren presidentearekin batera, Zuzendaritza-batzordeko kideak izan ziren bileran: José María Vázquez Eguskiza, José Antonio Isusi, Maria Victoria Mendía, Carmelo Flores, José María Bilbao, Maria Ángeles Mata, Guillermo Ibáñez eta Tomás García, bai eta Maria Luisa Molina kudeaketa-zuzendaria eta Cesidio Niño arte-zuzendaria ere.