es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
2018-11-11

A24. OLBE 1.000 opera-emanaldi Bilbon

ABAO-OLBEk, ‘Fair Saturday’ mugimenduarekin batera, kultura eta ekintza solidarioa sustatzen ditu, Creando Futuros elkartearen alde

 

ABAO-OLBE, Operaren Lagunen Bilboko Elkartea, beste behin atxiki zaio Fair Saturday mugimenduari, zeinaren baitan egun jakin batean hainbat ekitaldi egiten diren mundua artearen eta kulturaren bitartez aldatzeko, denboraldi historiko honen ospakizunen artean: “OLBE 1.000 opera-emanaldi Bilbon”.

 

Hala, azaroaren 24an, 1.000garren opera-emanaldia beteko den egun mitikoan, OLBEk Beethovenen Fidelio operaren lehenengo emanaldia eskainiko du. Elkarteak kultur erakunde gisa hartzen du parte Fair Saturday mundu-mailako ekimenean, artea, kultura eta elkartasuna uztartzen dituen xedea betetzen laguntzearren, Creando Futuros Gizarteratze eta Nazioarteko Lankidetzarako Elkartearen alde.

 

Fidelio operaren aurreneko emanaldirako saltzen den sarrera bakoitzeko 5 € emango zaizkio aipatu elkarteari, Senegalen hezkuntzaren, osasunaren, elikaduraren, genero-berdintasunaren eta ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren esparruetan, besteak beste, garatzen duen lanari laguntzeko.

 

Fair Saturday mundu-mailako kultur- eta gizarte-mugimendua da, urtean egun batez artea eta kultura jendarteko protagonista gisa aldarrikatzeko eta, horrela, arte- eta kultura-sorkuntza ekonomiaren garapenerako, aberastasuna areagotzeko eta enplegua sortzeko eragile gisa balioesteko. Horrez gain, GKE-en eta gizarte-proiektuen lana babesten eta ezagutarazten du, egun jakin horretan haien ahotsa eta irudia zabalduz, bai eta finantzaketan lagunduz ere.

 

ABAO-OLBEren ustetan, kulturaren benetako xedea da pertsona guztiak integratzea, era horretan jendarte bidezkoagoa, askeagoa eta besteen beharrekin konprometituagoa lortzeko. Hortaz, Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak ilusio eta ahalegin handienak eskainiko dizkio helburu hori gauzatu nahi duen ekimenari.

 

 

Creando futuros

 

Aula de 3 años

 

Hora de comer