es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
2018-10-18

DENBORALDI-HASIERA BIKAINA: LA BOHÉME

ABAO-OLBEk, atzo, "sarrerak agortu dira" kartela eskegi zuen La Bohéme operaren entsegu orokorrean. Hain zuzen, Pucciniren obrak emango dio hasiera, larunbat honetan, Bilboko Elkartearen 67. denboraldiari.

 

OLBEren bulegoetan, ilara luzeak egon ziren, goiz osoan, sarrerak eskuratzeko; bederatzi autobus etorri ziren Bizkaiko eta herrialde mugakideetako hainbat herritako zalez beteta, lirikazaleen artean ikusmira itzela eragin duen izenburu honetaz gozatzeko.

 

Urriaren 20an, 23an, 26an, 27an —Opera Berri― eta 29an, ABAO-OLBEren babesle nagusi BBVA Fundazioaren babesletza esklusiboaz, nahi duten guztiek opera honetaz gozatu ahalko dute, errepertorio liriko italiarraren baitako eder, tragiko eta hunkigarrienetakoaz, hain zuzen. Abeslari-taldea egundokoa da, Ainhoa Arteta nagusi, eta ekoizpena ikusgarria.