es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
2018-07-25

ABAO-OLBEk Bilboko Balioen Gutunarekin bat egin du

ABAO-OLBEk Bilboko Balioen Gutuna izenpetu du. Bilboko Udalak sustaturiko proiektu berritzaile honen xedea da bizi-kalitatea, hiriko etorkizuneko garapena eta hiritarren ongizatea areagotzea.

Hala, Bilbao Balioen Hiria, Bilbao Ciudad de Valores izeneko ekimenak azterketa, elkarrizketa eta hausnarketarako esparru bat sortu nahi du, erakundeen, gizarte-entitateen, enpresen, hedabideen, ikastetxeen eta herritarren arteko elkarlana bultzatzeko eta, horrela, denon balio eta printzipioen esparru bat sortzeko hirian. ABAO-OLBEk, kultur elkartea den heinean, balio horiekin bat egin eta babestu egiten ditu.


Ekimenera atxikita, Elkarteak bere egin du agirian jasotako espirituarekin eta edukiarekin bat datozen jarrera eta jokabideei eusteko eta haiek bultzatzeko zein sustatzeko konpromisoa. Orotara, 17 balio indibidual eta kolektibo dira, Bilbon elkarbizitzaren ardatz izango direnak.

 

  • Giza Eskubideekiko errespetua, justizia soziala, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, elkartasuna
  • Dibertsitatea eta inklusioa, konpromisoa, ingurumen-iraunkortasuna
  • Koerantzunkizuna, elkarbizitza, identitatea, ahalegina
  • Konfiantza, sormena, parte-hartzea, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna.


ABAO-OLBEk eta Bilboko Udalak herritar guztiak animatu nahi dituzte Balioen Gutunarekin bat egitera; horretarako, online-galdetegi erraz bat behar da (hemen: esteka).

 

Bilbo hiriak, bertan garaturiko birsorkuntza-prozesuarengatik eta ekonomia-, hirigintza- eta kultura-bilakaerarengatik aitortua eta saritua izan ondoren, Balioen Hiri ere izateagatik ezaguna izan nahi du, eta ABAO-OLBEk, hiriko kultur bizitzan funtsezkoa denez gero, bere ekarpena egin du helburu hori bete dadin.

 

Ezagut ezazu Bilboko Balioen Gutuna