es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Berriak
2017-12-02

ABAO-OLBEk koproduzitutako La Fanciulla del West lanak Napoliko opera-denboraldiari hasiera emango dio

Napoliko San Carlo Antzokiak 2017-2018 denboraldia hasiko du, datorren abenduaren 9an, Pucciniren La Fanciulla del West operarekin, zeina ABAO-OLBErekin batera ekoitzi duen.  

 

Berrogei urtez baino gehiagoz agertokietatik urrun egon ondoren, opera berriro itzuliko da San Carlora, Hugo De Ana eszena-zuzendariak izenpeturiko lan honekin. Hugo De Ana errejidore ezaguna da Bilbon, 2011n Simon Boccanegra operaren eszenografia egin baitzuen.  

 

La Fanciulla del West operan, eta sakrifiziora kondenaturiko emakumezko pertsonaia zenbait (Manon, Mimì, Cio-Cio-San) sortu ostean, opera honetako Minnierekin, gizonezkoen mundu batean emakume bakar honekin, Puccinik bestelako feminitate-eredua dakar: heroi ausarta, maitale sutsua, kosta ahala kosta bere zoriontasuna babesteko prest.

 

Inaugurazioan, hauek izango dira protagonistak: Emily Magee, Bilbon otsailean Salome operako protagonista izango dena;Claudio Sgura, 2013an Giovanna d’Arco operan egindako antzezpenagatik gogoan duguna; eta Roberto Aronica, gurean zazpi aldiz egon dena, azkenekoz pasa den denboraldian Stiffelio operako protagonista.