OLBEk jakinarazten du, produkzioaren eskakizun artistikoak direla medio, urtarrilaren 18ko LUISA MILLER OPERAREN ENTSEGU OROKORRA PUBLIKO BARIK egin beharko dela.
Entsegu orokorrerako sarrerak dituzten pertsona guztiak ABAO-OLBEren bulegoetatik (Jose Mª Olabarri kalea 2 eta 4 etxabea. Bilbo) igaro ahal izango dira sarreren zenbatekoa itzul dakien, aurrez berauek aurkeztuta, 2012ko urtarrilaren 19tik otsailaren 20ra.
Publikoaren arretarako ordutegia honakoa da: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 14:00etara eta 15:00retatik 19:00etara; ostiraletan, berriz, 8:30etik 15:00retara (emanaldia dagoen ostiraletan edo emanaldi bezperan izan ezik; horietan honakoa izango da: 9:00etatik 14:00etara eta 15:00retatik 19:00etara).
Gogorarazten dizuegu LUISA MILLER operaren emanaldiak 2012ko urtarrilaren 21, 24, 27 eta 30ean izango direla.
Barkatu eragozpenak.
Copyright © 1953 - 2012. ABAO-OLBE. Eskubide guztiak erreserbatuta.
La Kolmena-k eginda
Urteko abonamenduak eta Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.
Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.
Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.
Roberto Frontali baritonoak Nabucco abestuko du ABAO-OLBEren 60. Denboraldiaren amaieran
Roberto Frontali baritono italiarrak ‘Nabucco' abestuko du Verdiren izen bereko operan, ABAO-OLBEk (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea) hil honetan bere 60. Denboraldiari amaiera emateko eskainiko duena. Frontalik hasieran aurreikusiriko Andrzej Dobber ordezkatuko du; izan ere, Dobberrek, osasun arazoak tarteko, bere konpromisoak bertan behera utzi behar izan ditu.
Roberto Frontali bere belaunaldiko baritono liriko nagusietakoa da. Funtsean errepertorio verdiarra du, baina Rossini, Donizetti eta Belliniren paper belcantistekin heldua, eta munduko opera-antzoki nagusietako denboraldien programetarako deitzen diote, besteak beste, New Yorkeko Metropolitan Opera, Milango Teatro alla Scala, Londreseko Covent Garden, Tokio, Viena, Pesaroko Rossini Opera Festival, Parisko Opera, Erromako Opera, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, Madrilgo Teatro Real, Veneziako La Fenice, Zurich, Dresdeko Semperoper eta Municheko Bayeriche Staasoperrek. ABAO-OLBEn, ‘La Cenerentola' (1991) eta Roberto Devereux (1998) lanetan hartu du parte.
Bere ibilbidean zehar, egungo orkestra-zuzendari handienekin batera aritu da agertokian, esaterako, Riccardo Mutti, Zubin Mehta, Claudio Abbado, Renato Palumbo, Donato Renzetti, Plácido Domingo, Yves Abel, Daniele Gatt eta Mark Elderrekin.
Paper verdiarrak bere karreraren oinarri garrantzitsua izan dira. Baritono protagonistaren rol nagusiak jokatu ditu ‘Don Carlo', ‘Falstaff', ‘Ernani', ‘Il Trovatore', ‘Simon Boccanegra', ‘Un ballo in maschera', ‘Luisa Miller', ‘Attila', ‘I Vespri Siciliani', ‘Rigoletto', ‘Il Corsaro',' I Masnadieri', ‘La Forza del Destino', ‘Macbeth', ‘Nabucco', ‘La Traviata' eta ‘Stiffelio' operetan. 2009-2010 denboraldian, besteak beste, ‘Simon Boccanegra' eta ‘Nabucco' abestu zituen Palermon, eta ‘Luisa Miller' Torinon. 2010-2011 denboraldian, ‘Rigoletto' Venezia eta Moskun, eta ‘Simon Boccanegra' Buenos Airesen. Denboraldi honetan zehar, ‘Ernani' abestu du Tokion, Teatro Comunale di Bolognarekin biran, ‘Il Trovatore' Palermo eta Toulousen, ‘Rigoletto' Karlsruhen, ‘Falstaff' Lausannen eta ‘Stiffelio' Parman.
Etorkizuneko konpromisoan artean honakoak nabarmentzen dira: ‘Il Tabarro' eta ‘Gianni Schicchi' Theater an der Wienen, azken hori Kopenhagen ere abestuko du. Estatu Batuetan ‘Tosca' abestuko du San Frantziskon eta ‘I Pagliacci' San Diegon.
Sarreren erosketa
Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.
Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.
Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.
GOGORATU, BALIZKO EGIAZTEPENAK DIRELA-ETA, EKITALDIRA ERABILITAKO TXARTELA ERAMAN BEHAR DUZULA.