es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram logo_contacta
logo_abao
Zer da ABAO TXIKI

ABAO TXIKI-k 2005-2006 opera-denboraldian ekin zion bere ibilbideari, opera eta musika oro har etxeko txikienei hurbiltzeko asmoz. Harrezkero, milaka umek gozatu ahal izan dute beren senide eta lagunen ondoan esperientzia ahaztezina.

ABAO TXIKI-ren denboraldi bakoitza osatzen duten bost izenburuak bereziki egokituta egoten dira publiko hartzailearen ezaugarrietara: iraupen mugatuko (60 bat minutukoak) ikuskizun koloretsu eta dibertigarriak dira, kalitate artistiko handiko produkzioetan..


Modalitateak:


Familiarteko saioak asteburuetan izaten dira, goizez eta arratsaldez.

 


Eskola-saioak eskola-ordutegian, ikastetxeen bidez antolatzen dira. Informazioa nahi izanez gero, idatzi ondoko helbidera: p.didactico@abao.org

 

 
Ikuskizun hauek ABAO-OLBE eta Arriaga Antzokiaren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza dira