Informazio orokorra

Euskalduna Jauregiak gurpildun aulkia behar duten pertsonentzat egokitutako 8 eserleku ditu. Eserleku horiek, plataforma jasotzailea dutenak, 3. eta 4. palkoetan daude.

 

Horietara iristeko ateak hirugarren solairuko 11.a eta 12.a dira.

 

Eserleku horiek ez dira salgai jartzen edo erreserbatzen, baizik-eta erabilera iristeko ordenaren arabera zorrozki ezartzen dela.

 

Leku librerik egongo balitz, laguntzaile bat bertan gera daiteke, beti ere minusbaliotasuna duen pertsonari lehentasuna emanda.

 

Erabiltzaile nagusiak zein laguntzaileak Auditorioan libre dauden eserlekuak eskuratu edo bazkide txartela erabili beharko dute.

 

Behin ikuskizuna amaitu ostean, eta aparkalekuko kutxazainetan ilara luzeak ekiditeko, aparkalekuko enpresa esleipendunarekin akordio batera iritsi da. Horrek aurretiko ordainketa eskaintzen du, 6,70 eurokoa, 18,00etatik 3,00etara ikuskizun egunetan.

Horretarako, erabiltzaileak ordainketa egin beharko du ikuskizuna hasi aurretik, aparkalekuko kutxazainetako pantailetan "aurresalmenta" aukeratuta (pantailako goialdeko ezkerraldean).

 

Esku-programak operaren ekitaldi bakoitzaren laburpen motza jasotzen du, baita ikuskizunean parte hartzen duten pertsona bakoitzaren curriculum laburra ere.

 

Doako argitalpena da, ikuskizunaren egunean Euskalduna Jauregiko eserlekuetan aurkituko duzuena

 

Doako jantzitegi zerbitzua dago Euskalduna Jauregiko leku ezberdinetan. Gainera, Jauregiko sarrera-ateen ondoan segurtasun-fitxa duten euritako-ontzia dago, ez baitago Auditoriora aterkiekin sartzerik.

Behin ikuskizuna hasi denean, Auditorioko sarrera-ateak itxita egongo dira lehenengo ekitaldi-artekora arte.

 

Berandu iristekotan, opera Jauregia kafetegian dagoen telebista-gelan jarraitu ahal izango duzu, baita kafetegian bertan dagoen telebistaren bidez ere.

 

Artistekiko eta publikoa orokorrarekiko begiruneagatik, eskatzen da aretoan egotea eszenatokian artistek agurrak amaitu arte.  

 

Umeentzako eserlekuetarako egokitzaileak daude, jantzitegietan jaso daitezkeenak.

Testuen azpitituluen proiekzio sistema dago, gaztelaniaz zein euskaraz.

Ikusleei eskatzen zaie aretora sartu aurretik mesedez egiaztatu dezatela mugikorrak deskonektatu dituztela

Auditorioan berariaz galarazita dago edozein filmazio edo grabaketa mota burutzea.

Auditorioan ezin da edaririk edo janaririk kontsumitu. Euskalduna Jauregiak kafetegiak ditu publikoak ikuskizun hasieran zein atsedenaldietan erabil ditzan.

Arren, deitu 94 403 5000 telefonora

Euskalduna Jauregian ikuskizunak dauden egunetan, OLBEk laguntzaileen zerbitzua kontratatzen du. Horiek eserlekuetara iristeko informazioa emango dute, baita sor daitezkeen edozein arazo konpontzen lagundu ere.

Operaren Bilboko Lagunen Elkartea  TEL: 944 355 100 | FAXA: 944 355 101 | E-posta: abao@abao.org

Copyright © 1953 - 2012. ABAO-OLBE. Eskubide guztiak erreserbatuta.

La Kolmena Digital S.L.La Kolmena-k eginda

Urteko abonamenduak eta Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

publi
ohar garrantzitsuak

Roberto Frontali baritonoak Nabucco abestuko du ABAO-OLBEren 60. Denboraldiaren amaieran

Roberto Frontali baritono italiarrak ‘Nabucco' abestuko du Verdiren izen bereko operan, ABAO-OLBEk (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea) hil honetan bere 60. Denboraldiari amaiera emateko eskainiko duena. Frontalik hasieran aurreikusiriko Andrzej Dobber ordezkatuko du; izan ere, Dobberrek, osasun arazoak tarteko, bere konpromisoak bertan behera utzi behar izan ditu.

Roberto Frontali bere belaunaldiko baritono liriko nagusietakoa da. Funtsean errepertorio verdiarra du, baina Rossini, Donizetti eta Belliniren paper belcantistekin heldua, eta munduko opera-antzoki nagusietako denboraldien programetarako deitzen diote, besteak beste, New Yorkeko Metropolitan Opera, Milango Teatro alla Scala, Londreseko Covent Garden, Tokio, Viena, Pesaroko Rossini Opera Festival, Parisko Opera, Erromako Opera, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, Madrilgo Teatro Real, Veneziako La Fenice, Zurich, Dresdeko Semperoper eta Municheko Bayeriche Staasoperrek. ABAO-OLBEn, ‘La Cenerentola' (1991) eta Roberto Devereux (1998) lanetan hartu du parte.

Bere ibilbidean zehar, egungo orkestra-zuzendari handienekin batera aritu da agertokian, esaterako, Riccardo Mutti, Zubin Mehta, Claudio Abbado, Renato Palumbo, Donato Renzetti, Plácido Domingo, Yves Abel, Daniele Gatt eta Mark Elderrekin.

Paper verdiarrak bere karreraren oinarri garrantzitsua izan dira. Baritono protagonistaren rol nagusiak jokatu ditu ‘Don Carlo', ‘Falstaff', ‘Ernani', ‘Il Trovatore', ‘Simon Boccanegra', ‘Un ballo in maschera', ‘Luisa Miller', ‘Attila', ‘I Vespri Siciliani', ‘Rigoletto', ‘Il Corsaro',' I Masnadieri', ‘La Forza del Destino', ‘Macbeth', ‘Nabucco', ‘La Traviata' eta ‘Stiffelio' operetan. 2009-2010 denboraldian, besteak beste, ‘Simon Boccanegra' eta ‘Nabucco' abestu zituen Palermon, eta ‘Luisa Miller' Torinon. 2010-2011 denboraldian, ‘Rigoletto' Venezia eta Moskun, eta ‘Simon Boccanegra' Buenos Airesen. Denboraldi honetan zehar, ‘Ernani' abestu du Tokion, Teatro Comunale di Bolognarekin biran, ‘Il Trovatore' Palermo eta Toulousen, ‘Rigoletto' Karlsruhen, ‘Falstaff' Lausannen eta ‘Stiffelio' Parman.

Etorkizuneko konpromisoan artean honakoak nabarmentzen dira: ‘Il Tabarro' eta ‘Gianni Schicchi' Theater an der Wienen, azken hori Kopenhagen ere abestuko du. Estatu Batuetan ‘Tosca' abestuko du San Frantziskon eta ‘I Pagliacci' San Diegon.

Sarreren erosketa

Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

GOGORATU, BALIZKO EGIAZTEPENAK DIRELA-ETA, EKITALDIRA ERABILITAKO TXARTELA ERAMAN BEHAR DUZULA.

aurrekoa
hurrengoa
Bazkide eremua
Egutegia
mes anterior 2012ko Maiatza mes siguiente
A A A O O L I
123456
7891011 12 13
14151617 18 19 20
21 22 2324 25 26 27
28 293031
Gaur ez dago ekitaldirik
Berriak
Harremanetarako