* Deskontu hauek leihatiletan baino ez dira aplikatuko.
**Onuradun izaera egiaztatuko duen dokumentua beharko da
KULTURA 18
% 50eko deskontua Kultura 18 Txartelaren laguntzailearentzat eta doako ikuskizunak Kultura 18 Txartelaren jabearentzat.
TUTTO VERDI
% 10eko deskontua Tutto Verdi zikloko operako bi sarrera gutxienez erosterakoan (ikus denboraldiaren programazioa).
EL CORREO HAPIDEDUNENTZAT
% 10eko deskontua El Correoko harpidedunentzat.
AZKEN MINUTU SARRERAK
26 urtetik beherakoei eta 65 urtetik gorakoei zuzenduriko azken minutuko sarrerak.
Emanaldiaren egun berean eskuragarri Euskalduna Jauregiko leihatilan 18:00etatik aurrera.
Nahitaezkoa da NA edo nortasun-agiriren bat aurkeztea sarrerak erosterakoan zein Euskalduna Jauregian sartzerakoan.
PREZIOAK ETA KOKAPENA
|
KOKAPENA
|
AZKEN MINUTUKO PREZIOA |
|
1B eta 2B PALKOAK 1B eta 2B TRIBUNAK |
16.-€ |
|
1Teta 2T TRIBUNAK 1A eta 2A PALKOAK 5 B eta 6 B PALKOAK 1A eta 2A TRIBUNAK |
22.-€ |
|
ERDIKO BALKOIA 1 eta 2 BALKOIAK 1 eta 2 TRIBUNAK 1etik 3rako ilarak 1 eta 2 TRIBUNAK 4tik 6rako ilarak |
27.-€ |
ARRIAGA ANTZOKIAREN LAGUNAK
Elkarren arteko deskontuak OLBEko bazkideen eta ARRIAGA ANTZOKIAREN lagunen artean.
1- OLBEk % 10eko deskontua eskainiko die Arriagaren lagunei denboraldiko opera bakoitzaren bigarren eta laugarren emanaldian, Opera Berriren baitako emanaldietan eta kontzertuetan.
BBVA AKZIODUNAK
%20ko deskontua ABAO-OLBEren 2011-2012 denboraldian programaturiko edozein operarako sarreren erosketan, emanaldia eta jesarlekua.
Deskontua izateko, kupoi bat aurkeztu behar da OLBEren bulegoetan, 902. 200. 902 telefono-zenbakian eskuragarri.
Ez daude barne Opera Berriren baitako emanaldiak, kontzertuak eta ABAO TXIKI. Eskaintza jesarlekuak agortu arte egongo da indarrean.
MUSIKA ESKOLA ETA KONTSERBATORIOETAKO IKASLE ETA IRAKASLEAK
OLBEk %50eko deskontua eskainiko die musika eskola eta kontserbatorioetako ikasle eta irakasleei Orkestra Handien Kontzerturako Tribunako sarreretan.
HIRUKIDE EUSKADIKO KIDE UGARIKO FAMILIEN FEDERAZIOKO BAZKIDEAK
OLBEk %5eko deskontua eskainiko die opera orokorraren denboraldirako sarreretan, Opera Berriren baitako emanaldi eta kontzertuak barne, eta %30ekoa helduen sarreran Abao Txikiren baitako opera emanaldietarako.
Deskontu hauek eskuratzeko, bazkideek Hirukideko txartela aurkeztu beharko dute.