es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram logo_contacta
logo_abao
Proiektu babesgarriak

OLBE-ren Enpresen Planetik eta gertakizun baten ospakizunetik at, OLBE-rekin proiektu zehatz bat babestuz kolabora daiteke.

Proiektu horiek ondokoak dira:


ABAO Txiki
OLBE-ren programa operaz txikienekin gozatzeko, familiartean edo eskola-saioetan.
Denboraldi bakoitzean, 5 opera eskaintzen ditugu, izaera didaktiko nabarmenarekin.
ABAO TXIKI denboraldi osoa babes daiteke, edo opera bakarra, edo operetako baten emanaldi bat.

 

Tutto Verdi
OLBE-ren proiektu izarra. Batetik, alderdi artistikoan, Verdi maisuak konposaturiko opera guztiak eszenaratzean datza; bestetik, alderdi kulturalean, konpositorearen inguruko ezagutzan sakondu nahi du, aldibereko jardueren bitartez: “Verdi Astea” hitzaldi-zikloa, jada bederatzigarren ediziotik doana, argitalpen bereziak, ekitaldien antolaketa, etab.


 

Opera Berri
Bilboko opera guztion eskura jartzeko konpromisoari leial, Opera Berriren baitako emanaldiek errepertorioko izenburu ezagunenak hurbiltzen dizkiete publiko berriei, sarrerak prezio erdian eta asteburuetako emanaldiak eskainita.

 
Proyectos patrocinables
Programa didaktikoa
OLBE-ren Programa Didaktikoak, 20 urtetik gorako eskarmentuarekin, 17.000 ikasle eta 160 ikastetxe baino gehiago prestatzen ditu denboraldi bakoitzean. Ikastetxeetan hitzaldiak emanez, backstage-rako bisita gidatuekin, entsegu aurre-orokorretara eta ABAO TXIKi-ren baitako eskola-saio batera joateko aukera emanez... ikasleak pedagogo arituen eskutik sartzen dira operaren munduan.

 

OLBE argitalpenak
Dibulgazio Sailaren baitan, OLBE-k askotariko eta itzal handiko hainbat argitalpen kaleratzen ditu, jarduera eta frogaturiko kalitatearen eredu direnak.