es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram logo_contacta
Hemen zaude > Opera > Don Giovanni

Don Giovanni

Wolfgang Amadeus Mozart

Emanaldiak

Larunbata 2017ko Otsailaren 18 20:00-etan
Asteartea 2017ko Otsailaren 21 20:00-etan
Ostirala 2017ko Otsailaren 24    20:00-etan
Astelehena    2017ko Otsailaren 27 20:00-etan

Babeslea

Bizkaiko Foru Aldundia

FITXA

  Don Giovanni Simon Keenlyside CBE  
  Leporello Simón Orfila  
  Donna Anna Davinia Rodriguez  
  Donna Elvira Serena Farnocchia*  
  Don Ottavio Jose Luis Sola  
  Zerlina Miren Urbieta  
  Masetto Giovanni Romeo*  
  Il Commendatore Gianluca Buratto*  
       
    Euskadiko Orkestra Sinfonikoa  
    Coro de Ópera de Bilbao  
       
  Musika-zuzendaria Keri-Lynn Wilson  
  Eszena-zuzendaria Jonathan Miller  
  Koruaren Zuzendaria Boris Dujin  
       
  Produkzioa Palau de Les Arts Reina Sofía  
       
  *ABAO-OLBEn debutatuko du    



AUDIOA

Don Giovanni, Fin Ch'Han Dal Vino
Don Ottavio, Dalla Sua Pace
Donna Anna, Or Sai Chi L'Onore
Leporello, Madamina, Il Catalogo È Questo

DOKUMENTUAK

pdf
Esku-programa
pdf
Scena (gaztelanian)
pdf
Libretoa
pdf
Argumentua
pdf
Bideografia eta fonografia
pdf
Denboraldiko liburua 1
pdf
Denboraldiko liburua 2

Zirkularrak

pdf
Dossier

DON GIOVANNI


Il dissoluto punito, ossia Il Don Giovanni,
dramma giocoso bi ekitalditan,
Lorenzo da Ponteren libretoarekin,
Giovanni Bertatiren Don Giovanni,
o sia Il convitato di pietra
libretoan oinarrituta Giuseppe Gazzanigarentzat,
Carlo Goldoniren Don Giovanni Tenorio e Il servitore di due padroni,
Molièrerren Dom Juan, ou Le festin de pierre-n,
aldi berean Tirso de Molinaren El burlador de Sevilla
y convidado de piedra-n,
kondaira herrikoietan eta bestelako iturrietan,
Wolfgang Amadeus Mozarten musikarekin

Don Giovanni (baritonoa)
Leporello (baxua)
Donna Anna (sopranoa)
Donna Elvira (sopranoa)
Don Ottavio (tenorra)
Zerlina (sopranoa)
Masetto (baxua)
Il Commendatore (baxua)
Nekazariak, morroiak, neskameak eta barne-korua (korua)


Espainiako hiri batean, garai zehaztugabe batean.


Lehen ekitaldia
Komendadorearen eta Donna Annaren jauregi ondoko lorategi batean, gau ilunean. Leporello zaintza egiten ari dela, morroi-egoerari kontra egin nahiko dio, Donna Anna iristen den arte, kanpotar baten atzetik dabilena: traizioa leporatzen dio arrotzari, eta salaketa jarri nahi dio. Neska Don Ottavio senargaiaren bila joana zen, komendadoreak ezezaguna harrapatzen duenean, alabaren oihuengatik kezkatuta; arrotzak komendadorea hilko du, eta hiltzaileak eta morroiak ihes egitea lortuko dute. Donna Anna Don Ottaviorekin batera iristean, hildakoaren gorpua aurkituko dute ikaratuta. Dukeak emaztegaia kontsolatuko du berarengan aita eta senarra dituela esanez, eta mendekua hitz emango dio.

Bide batean, egunsentia baino lehentxeago. Leporellok Don Giovanni kritikatuko du; ugazabak mehatxu egingo dio morroiari. Hurrengo gauean maitasunezko hitzordua duela gogoratzean, Don Giovannik hurbiltzen ari den emakume baten lurrinarekin arreta galduko du; ez du emakumea ezagutuko ikusi arte, nahiz eta aspaldiko maitale bat izan: Burgoseko Donna Elvira. Haren aurpegiratze guztiak entzun ondoren, ugazabak egoera konpontzeko enkargua egingo dio bere morroi eta idazkariari, dena kontatu ostean. Leporellok egun horretara arte Don Giovannik seduzitutako emakumeen zerrenda egingo du. Hori entzundakoan, Donna Elvirak mespretxua, sumina eta bere bihotza mendekatzeko nahia sentituko ditu.

Don Giovanniren jauregi ondoko herri batean, goizez. Nekazari-talde batek lehenbailehen ezkontzea gomendatuko du, bizitzaz gozatzeko. Aristokratak konkista berriei ekingo die, eta morroi anbiguoak gauza bera egingo du. Don Giovannik Zerlinarekiko interesa adierazten duenean, Leporellori Masetto mutil-laguna aldentzeko enkargua egingo dio. Nekazariak egoera ulertu, baina amore emango du.
Limurtzaileak bere lana egingo du, eta Zerlina seduzitzea lortuko du bere errezelera joan dadin, baina Burgoseko aristokrata sartuko da erdian, emakumea salbatu nahian. Don Giovannik bere burua biktima gisa aurkeztuz aurre egingo badio ere, Donna Elvirak bere helburua lortuko du.
Don Giovannik deabruari egotziko dio bere zoritxarraren errua. Bertaratuko dira Don Ottavio, mendeku gosez, Donna Anna, laguntza eske, eta Donna Elvira, suminduta. Bere aurka Don Giovannik botatakoen aurrean, Donna Elvirak erabakiko du jendaurreko salaketa duela aukera bakarra. Donna Annak eta Don Ottaviok ez dute jakingo zer pentsatu, harik eta Donna Annak bezperako gaueko kanpotarra (eta bere aitaren hiltzailea) identifikatuko duen arte, eta mendekua eskatuko du berriro.  
Berehala, Leporellok esango dio Don Giovanniri nekazariak bere jauregian egon direla, eta Zerlina eta Donna Elvira ere tartean zirela. Guztia aurka duela eman arren, Don Giovannik pentsatuko du aurrera egingo duela, beti bezala.

Don Giovanniren jauregiko lorategi batean, bi errezelekin, lo-kuluxkaren ondoren. Masettok desleialtasuna leporatuko dio Zerlinari, baina hark, barkamena eskatzeaz batera, esango dio ez dela ezer gertatu, baita ia konbentzitu ere, eta adiskidetzeko eskatuko dio. Halere, uzkurtu egingo da Don Giovanniren ahotsa entzutean.  
Masetto zer gertatzen ari den ikusteko ezkutatuko da, eta Don Giovannik guztiak bideratuko ditu dantza-aretora Zerlinarekin bakarka hitz egiteko asmoz. Limurtzaileak bigarren saiakera egingo du nekazariarekin, baina haren senargaia errezelean ikustean, bi nekazariak dantza-aretora eramanez konponduko du egoera. Don Giovanni eta Leporello begira daudela, hiru mozorrodun iritsiko dira eta, jauregian sartu baino lehen, zeruari laguntza eskatuko diote gaiztoa agerian uzteko.

Don Giovanniren jauregiko dantza-areto batean, arratsaldez. Festa-giroan, tentsioa ere areagotuz joango da. Donna Annak eta Don Ottaviok minuet aristokratiko bat dantzatuko dute; Zerlinak eta Don Giovannik kontradantza burges bat; eta Leporellok deutscher (Alemaniako dantza) herrikoi bat dantzatzera behartuko du Masetto. Une hori baliatuko du seduktoreak nekazaria bereganatzen ahalegintzeko. Guztiak konturatuko dira bahiketaz bahituaren oihuengatik. Leporello korrika joango da ugazabari laguntzera; Masetto emaztegaiari laguntzen saiatuko da; Donna Elvira, Donna Anna eta Don Ottavio bahituari laguntzera joango dira. Erasotzailea saiatuko da errua bere morroiari egozten, baina mendekatzaileek ez diote sinetsiko. Hirurek mozorroak kentzen dituztenean, Don Gionvanniren mozorroa ere erori egingo da.


 

Bigarren ekitaldia
Donna Elviraren ostatuaren ondoko bide batean, ilunabarrean.
Leporello, bere bizitza arriskuan ikusi ondoren, Don Giovannirenagandik askatzen saiatuko da, baina ugazabak lau txanponekin konbentzitu, eta arropak elkartrukatzeko eskatuko dio, beste neska bat bereganatu nahi baitu. Donna Elviraren ahotsa entzutean, Don Giovannik, Leporelloren bitartez, damutuarena egingo du eta, nahiz eta emakumea hasieran ez fidatu haren hitzez,  azkenean sinetsi egingo dio. Baina Leporellok hain ongi beteko du bere papera, ezen Don Giovannik eten egingo dion, jeloskor. Donna Elvira xaloak Don Giovanni faltsuarekin ihes egin ondoren, benetakoak neskame bat seduzitzeari ekingo dio, serenata bat abestuz. Baina neskamea agertu beharrean, Masetto eta beste nekazari batzuk azalduko dira, armatuta, Don Giovanniren bila. Hark bere morroiarena egingo du, Masetto ez da iruzurraz ohartuko eta Don Giovannik bere morroiaren atzetik bidaliko ditu nekazariak; biak bakarrik geratzen direnean, jipoia emango dio Masettori. Zerlinak zaurituta aurkituko du senargaia, jelosia aurpegiratuko dio eta etxera eramango du sendatzeko.

Komendadorearen eta Donna Annaren etxeko patio ilun batean. Don Giovanni faltsua beldur da Donna Anna iruzurraz ohartuko den, beraz, harengandik aldentzen saiatuko da; bitartean, Don Ottavio Donna Anna kontsolatzen ahaleginduko da. Leporello eta Donna Elvira ate ezkutu batetik ihes egiten saiatzen direnean, Zerlinak eta Masettok geldiaraziko dituzte, morroi mozorrotua. Donna Elvira bere ustezko maitalea defendatzen saiatuko da, baina besteek ez dute gupidarik izango eta Leporellok bere benetako nortasuna aitortu beharko du. Behin ezustekoa pasata, Zerlinak oker identifikatuko du Masettoren erasotzailea, Donna Elvirak ondorioztatuko du morroiak eta ugazabak berriz egin diotela iruzur, eta Don Ottaviok usteko du gaiztakeriaren bat egitekotan zela. Leporellok Don Giovanniri egotziko dio guztiaren errua, errukia eskatuko dio Donna Elvirari, Zerlinaren akatsa konponduko du eta Don Ottavio zalantzaz beteta utziko du, ezkutuan ihes egin baino lehen. Don Ottaviok poliziarengana joko du, eta gainerakoei eskatuko die Donna Annaz arduratzeko; Donna Elvirak hausnarketa luzea egingo du Don Giovannirekiko dituen sentimendu kontrajarriez.

Horma batez inguratutako kanposantu batean, gauez, ilargipean. Don Giovanni eta Leporello kanposantuan daude, arropak elkar trukatzen. Seduktorea morroiari maitale batekin izandako ustekabeko topaketa kontatzen ari zaiola, komendadorearen hilobiaz haraindiko ahotsa entzungo da, Don Giovanniren amaiera iragarriz. Limurtzaileak berak eraildako gizonaren monumentuaren aurrean mendeku-hitzematea irakurtzera behartuko du morroia, baita hildakoa bere etxean afaltzera gonbidatzera ere. Morroiaren ikara ikusirik, Don Giovanni bera joango da estatuaraino, eta komendadoreak gonbidapena onartuko du.

Donna Annaren etxeko gela batean, gauez. Donna Annak ezin ditu bateratu aita hil berriarengatiko doluaren tristura eta bere etorkizuneko ezkontzagatiko poza. Don Ottavioren aita eta senar izateko ideiak ez du funtzionatzen emakumearen barruan.

Don Giovanniren etxeko jangela batean, gauez. Don Giovannik ardo gozoak eta plater zaporetsuak gozatuko ditu, Martin y Soler, Sarti eta Mozarten musikak lagunduta, bere morroi gosetia zerbitzari-lanetan ari den bitartean. Donna Elvira azalduko da eta bere errukia agertuko du, baina Don Giovannik barre egingo dio. Donna Elvirak oihu bat egingo du irtetean, baita Leporellok ere, komendadorearen estatua ikusiko baitute ateari joka: harrizko gonbidatua iritsi da. Don Giovannik mahai-tresna gehiago jartzeko aginduko dio Leporellori, baina gonbidatuak uko egingo dio. Don Giovanni berarekin afaltzera gonbidatzera etorri da. Konpromisoa adierazteko bostekoa ematean, Don Giovannik estatuaren eskuaren hotz heriozkoa sentituko du. Damutzeko azken aukerari uko egingo dio, eta komendadoreak denbora amaitu zaiola esango dio: Don Giovanni infernuzko mundura eramango du berarekin.
Mendekua nahi duten guztiak berandu iritsiko dira, eta Leporellok gertatutakoa kontatuko die. Don Ottavioren hausnarketan, Don Giovannik kaltetutako guztiak zeruak berak mendekatu dituela pentsatuko du. Donna Annak urtebete eskatuko du, dolua gainditzeko; Donna Elvirak erabakiko du bere azken egunak komentu batean ematea; Zerlina eta Masetto etxera joango dira, lagunekin afaltzera; Leporello beste ugazaba baten bila abiatuko da.

 

Willem de Waal