es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > Stiffelio

Stiffelio

Giuseppe Verdi

Emanaldiak

Larunbata 2017ko Urtarrilaren 21 20:00-etan
Asteartea 2017ko Urtarrilaren 24 20:00-etan
Ostirala 2017ko Urtarrilaren 27    20:00-etan
Astelehena    2017ko Urtarrilaren 30 20:00-etan

Babeslea

Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

FITXA

  Stiffelio Roberto Arónica  
  Lina Angela Meade  
  Stankar Roman Burdenko*  
  Raffaele di Leuthol
Francesco Marsiglia*  
  Jorg Simon Lim*  
  Dorotea Diana Axentii*  
  Federico di Frengel
Jorge Rodriguez Norton*  
       
    Bilbao Orkestra Sinfonikoa  
    Coro de Ópera de Bilbao  
       
  Musika-zuzendaria Francesco Ivan Ciampa  
  Eszena-zuzendaria Guy Montavon*  
  Eszenografia eta jantziak Francesco Calcagnini  
  Koruaren zuzendaria Boris Dujin  
       
  Produkzioa Teatro Regio di Parma/Montecarlo  
       
  *ABAO-OLBEn debutatuko du    



AUDIOA

Ah V'appare in Fronte Scritto - Jose Carreras eta Sylvia Sass
Perder dunque voi volete - Sylvia Sass

DOKUMENTUAK

pdf
Esku-programa
pdf
Scena (gaztelanian)
pdf
Libretoa
pdf
Bideografia eta fonografia
pdf
Argumentua
pdf
Denboraldiko liburua 1
pdf
Denboraldiko liburua 2

Zirkularrak

pdf
Dossier

STIFFELIO


Dramma lirikoa hiru ekitalditan,
Francesco Maria Piaveren libretoarekin,
Émile Souvestreren Le pasteur d'hommes eleberrian,
Émile Souvestre eta Eugène Bourgeoisen Le pasteur,
ou L'évangile et le foyer mintzaturiko antzezlanean
eta Gaetano Vestriren Stiffelius! italierako itzulpenean oinarritua,
eta Giuseppe Verdiren musikarekin

Stiffelio (tenorra)
Lina (sopranoa)
Stankar (baritonoa)
Raffaele di Leuthold (tenorra)
Jorg (baxua)
Dorotea (mezzosopranoa)
Federico di Frengel (tenorra)
Kondearen lagunak, Stiffelioren ikasleak eta eliztar asasberiarrak (korua)


Stankarren gazteluan eta inguruetan, XIX. mendearen hasieran.


Acto primero
Stankarren gazteluko areto batean, goizean.
Jorg artzain zaharrak adieraziko du bere nahia dela Stiffelio predikari ospetsuak Jainkoaren etsaiak bere hitz sakratuen bidez txikitzen jarraitzea eta Linarekin ezkondu izanak ez txikiagotzea grina jainkotiar hori. Iritsi bezain laster, denek agurtuko dute predikaria. Doroteak, Linaren lehengusinak, jakinaraziko dio ontzi-zain batek beragatik galdetu duela gertakari arraro baten inguruan argibideak eskatzeko. Stiffeliok badu horren berri, eta segituan azalduko du: zortzi egun lehenago, gizon bat ikusi zuen, emakume bat atzetik zuela, gaztelutik ihes egiten; gizonak gutun bat utzi, eta bere burua leiho batetik uretara bota zuen. Raffaele zein Lina kezkatu egingo dira, baina Stiffeliok gutuna erreko du, idazlea zein den ikertu gabe. Stankarrek, Erromatar Inperio Santuko konde eta gerlari zaharrak, bere alabari eta Raffaele kondeari buruzko susmoak izango ditu eta, beharrezkoa izanez gero, kondea hiltzeko mehatxua egingo du. Stiffelioren lagunek bera ikusi nahiko dute txalotzeko; bere emazteak, maitaleak eta aitak haien harrak adieraziko dizkiote.     
Stiffeliok aldaketa sumatuko du emaztearengan, eta emakumeak gogora ekarriko du gizona, Rodolfo Müller izenez ezaguna, bere aitaren gaztelura iritsi zela erlijio-jazarpenetik ihesi. Predikariak emazteari kontatuko dio zenbat gaiztakeria moral ikusi dituen bere azken bidaian. Emaztearen hunkipenak harritu egingo du, eta hitz egiteko eskatuko dio, euren ezkontzaren urteurrena dela gogoratzeaz batera. Konturatuko da emazteak ez daramala soinean eztei-erantzuna, haren isiltasuna ekintza lizunen baten aitorpentzat joko du eta sumindu egingo da.   
Stankarrek eztabaida etengo du, eta Lina atzean bakarrik geratzen denean, beraren hondamendian baino ezingo du pentsatu. Gero, militar zaharrak itaunketa egingo dio alabari dena jakiteko, eta ondorioztatuko du bere susmoak bidezkoak zirela. Hala ere, senarrari aitorpena eskatu beharrean, alabari isilik egoteko eskatuko dio. Alabak aurka egin arren, azkenean onartzea lortuko du.   
Jorgek ikusiko du Raffaelek gutun bat duela gordeta Klopstocken Der Messias barruan daraman zerrapodun liburu batean; ondoren, Federicok eramango du liburua.  

Stankarren gazteluko entzunaldi-aretoan, eguerdi aldera. Eliztarrek bozkarioa agertuko dute abestuz, Stiffelio haien artean dagoelako. Jorgek une batzuk lehenago ikusi duenaren berri emango dio  Stiffeliori, eta esango dio, bere ustez, liburua bekatuzko harreman baten froga dela. Bitartean, Federicok liburua Linari eman, eta sermoiaren gaiaz galdetuko dio Stiffeliori. Predikaria traizioaz mintzatuko da, Judak bere Irakasleari egindakoaz ez ezik, beste hainbatez ere, Klopstocken lana oinarri. Stiffeliok Linak esku artean duen liburua hartuko du eta bere giltzaz irekiaraziko dio. Denbora asko emango duenez, pfredikariak apurtuko du zerrapoa, eta gutuna lurrera eroriko da. Irakurtzen saiatzen denean, Stankarrek galarazteko esku hartuko du eta Stiffeliok, berriz ere, suminduta erantzungo du. Lina senarraren arreta bereganatzen saiatuko da; haren aita, berriz, maitalea behartuko du harekin gauean elkartzera. Eliztarrek ondorioztatuko dute bakea desagertu egin dela, euren ustez, deabruak berak Stiffeliori sorrarazitako susmoen ondorioz.


 

Bigarren ekitaldia
Tenplu baten ondoko hilerri zahar batean.
Lina bakardadea jasaten ari da; errudun sentitzen da eta, bere otoitzean, laguntza eskatuko dio amari, ama zenduari zein mintzaide jainkotiarrari. Iristen denean, Raffaele Lina lasaitzen saiatuko da, esanez Stankarrek Federicori buruzko susmoak dituela, ez berari buruzkoak. Bereganako maitasuna frogatzeko, Linak eskatuko dio gutunak eta eraztuna itzultzeko, baita aita iritsi aurretik joateko ere. Baina Raffaelek behin eta berriz esango dio geratu nahi duela, Stiffeliok egia ezagutu arren, eta Linak alde egingo du.       
Hala ere, Satankarrek azpimarratuko du predikariak ez duela inoiz ezer jakingo, alabaren maitalea proposatuko dion dueluan hilko baitu. Onartu ezean, Stankarrek Raffaelek arduraz gordetako sekretua argituko du: ez da kondea, abandonatutako haur pobrea baizik. Raffaelek neurrigabe jokatu, eta ezpata gurutzatuko du Stankarrekin, harik eta Stiffeliok, lekua sakratua dela gogoratzeaz batera, gizon biak banatu arte. Biak bultzatuko  ditu, erlijio-anaiak izanik, bakea egitera, eta Raffaeleri eskua emango dio. Orduan, Stankarrek neurrigabe jokatuko du: Linaren eta Raffaeleren artean harremana dagoela iradokiko du.    
Ezpaten soinua entzutean, Lina itzuli, eta barkamena eskatuko du; orduantxe jakingo Stiffeliok nor den bere aurkaria. Fededun gizona emaztearekin agertuko da haserre, eta emakumearen aitak, berriz, limurtzailearengan jarriko du arreta. Predikaria prest egongo da maitalearen aurka borrokatzeko. Une horretan, tenplutik himno bat entzungo da, erruki jainkotiarrari buruzkoa. Jorg predikari zaharra gaztea lasaitzen ahaleginduko da, eta elizgizona dela gogoratuko dio. Stiffeliok inspirazio jainkotiarra eskatuko du, eta bere buruari aurka egingo dio emazteari barkatzeko eta elizako kargua egoki betetzeko.

 

 

Hirugarren ekitaldia
Stankarren gazteluko gelaurrean.
Raffaelek ihes egingo du eta Linari eskatuko dio berarekin joateko, baina Stankarrek bidean gutuna atzemango du. Ohorea galdu izanaz damutuko da eta bere buruaz beste egitea pentsatuko du. Jorg sartuko da azalduz Raffaele itzuli egingo dela, eta Stankarrek, berriz ere, alabaren maitalea hil nahiko du. Raffaele eta morroia iritsiko dira. Linaren senarrak emaztearen maitaleari galdetuko dio zer egingo lukeen emakumea ezkongabe egongo balitz. Elizgizonak dagoeneko erabakia du emaztearengandik banatzea apaizgoan jarduten jarraitzeko, eta proposatuko dio Raffaelekin bizitzea. Dibortziatzeko legezko modua egongo denez, Stiffeliok dibortzio-agiria sinatzeko eskatuko dio Linari. Hala ere, ez du uste Linak sinatuko duenik, eta are gutxiago bera bakarrik maite duela esango duenik; izan ere, Raffaelek bortxatu egin du. Ez da egongo zertan eztabaidatu, Stankarrek Raffaele hil baitu haren ekintza garbitzeko. Jorgek proposatuko du tenpluan bilatzea babeslekua; Stiffeliok baietza emango du, Raffaele madarikatuta.

Pulpitu eta organodun tenplu baten barrualdean. Eliztarrek haien himnoa abestuko dute; Stankarrek eta Linak barkamen jainkotiarra eskatuko dute. Stiffeliok Lina ezagutuko du bertaratuen artean. Pulpitura igo, eta ki irakurriko du ondoko testu ebanjelikoa: "Zuen artean bekaturik ez duenak bota diezaiola lehen harria".

 

Willem de Waal