es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > Werther

Werther

Jules Massenet

Emanaldiak

Larunbata 2015ko Urtarrilaren 17 20:00-etan
Asteartea 2015ko Urtarrilaren 20 20:00-etan
Ostirala 2015ko Urtarrilaren 23    20:00-etan
Astelehena    2015ko Urtarrilaren 26 20:00-etan

Babeslea

FITXA

  Werther Roberto Alagna *  
  Charlotte Elena Zhidkova  
  Sophie Elena de la Merced  
  Albert Manuel Lanza  
  Le Bailli Stefano Palatchi  
  Schmidt Jon Plazaola  
  Johann Fernando Latorre  
  Bruhlmann Martín Barcelona  
  Kathchen Susana Cerro  
       
    Bilbao Orkestra Sinfonikoa  
    Coro de Ópera de Bilbao  
    Gaudeamus Korala  
       
  Musika-zuzendaria Michel Plasson*  
  Eszena-zuzendaria David Alagna*  
  Koruaren Zuzendaria Boris Dujin  
  Haurren Koruaren Zuzendaria    
       
  Produkzioa Teatro Regio di Torino  
       
  *ABAO-OLBEn debutatuko du    



ARTISTAK

Roberto Alagna

AUDIOA

Ez da emaitzarik aurkitu

DOKUMENTUAK

Ez da emaitzarik aurkitu

Zirkularrak

Ez da emaitzarik aurkitu

WERTHER
Drame lyrique 4 ekitaldi eta 5 koadrotan,
Edouard Blau, Paul Milliet eta Georges Hartmannen libretoarekin eta Jules Masseneten musikarekin



Werther (tenorra)
Charlotte (mezzosopranoa)
Albert (baritonoa)
Sophie (sopranoa)
El Alcalde (baxua)
Schmidt (tenorra)
Johann (baritonoa)
Käthchen (mezzosopranoa)
Brühlmann (tenorra)
Alkatearen seme-alabak: Fritz, Max, Hans, Karl, Gretel eta Klara (ahots zuriak)



Ekintza Wetzlarren gertatzen da, Frankfurt am Mainetik  hurbil, 1780 aldera

I. ekitaldia
Alkatearen etxeko lorategian. Alkatea Gabonetako kanta bat erakusten ari zaie bere seme-alaba txikiei. Schmidt eta Johann helduko dira, berarekin karta-jokoan egiten duten lagunak. Barre egingo diote Gabonetako kantak uztaila bete-betean prestatzen hasteagatik. Ondoren, Sophie agurtuko dute, Alkatearen bigarren alaba, eta Charlotte ahizpa zaharraz galdetuko diote. Sophiek azalduko du Charlotte gau horretan herrian antolaturiko dantzaldirako prestatzen ari dela. Schmidt eta Johann festara joango diren hainbat gaztez mintzatuko dira, eta, besteak beste, Werther gaztea aipatuko dute, zeinek, Charlotteren aitaren arabera, etorkizun zoragarria duen. Schmidtek, ordea, haren izaera malenkoniatsua nabarmenduko du. Ondoren, Charlotteren senargai Albertez galdetuko du, hainbat hil baitaramatza hiritik urrun negozioak direla eta. Alkateak azalduko dio badirela egun batzuk ez duela haren berririk. Johann eta Schmidt tabernara abiatuko dira eta han itxarongo diote Alkateari, seme-alabak agurtu behar baititu. Festara joateko Charlotten etxean geratu diren hainbat gonbidatu iritsiko dira, horien artean Werther, patioko iturri ondoan geratuko dena parajearen edertasun naturalak liluratuta. Charlottek maitekiro agurtuko du aita eta Sophie ahizpari anaia-arreba txikienak zaintzeko eskatuko dio. Alkateak Werther agurtu eta alaba aurkeztuko dio. Gaztea Charlotteren edertasunak liluratuta geratuko da. Gazteen taldea festarantz abiatuko da eta Alkatea bere lagunen bila.
Guztiak joandakoan, Albert agertuko da etxean; ustekabean itzuli da bere Charlotte maiteari sorpresa bat emateko asmoz. Albert goibel jarriko da etxean Sophie baino ez dagoelako. Halere, azkar berreskuratuko du bere umore ona neskatilak Charlotteren maitasuna eta ezkontzarako hasi berriak diren prestaketak gogorarazten dizkionean. Albertek Sophie agurtu eta neskatila etxera itzuliko da anaia-arrebak zaintzera. Charlotte eta Werther bueltan dira, festan lagun eginda, baina topaketaren xarma neskaren aitak etengo du, Albert itzuli dela kontatuko baitio alabari. Charlottek azaldu egingo dio Wertherri ama hiltzear zegoela Albertekin ezkontzeko zina egin ziola. Werther desesperatu egingo da jada maitasun grinatsu eta eutsiezinezkoa sentitzen baitu Charlottegatik.

II. ekitaldia
Herriko plaza batean. Duela hiru hilabete ezkondu ziren Charlotte eta Albert. Apaizak bere urrezko ezteiak ospatuko dituen elizara doaz. Wertherrek, urrun samarretik, bikotea ikusiko du, zoritxarreko sentituta. Albert harengana hurbilduko da eta esango dio badakiela lehen zer sentitzen zuen Charlottegatik, eta Werther kontsolatzen saiatuko da. Sophie gizonengana hurbilduko da Wertherrek apaizaren festan antolaturiko dantzaldira lagun diezaion nahi duelako; Charlotteren ahizpa Wertherrekin maiteminduta dago, isilpean, baina gizonak ezin du Charlotte ahaztu eta, lehenbiziko aukeran, harengana hurbilduko da berriz ere maite duela esateko. Charlottek bere hitzen desegokitasuna ikusarazi eta errefusatu egingo du. Wertherri denbora batez hiritik urrun dadin iradokituko dio, eta ez itzultzeko Gabonen aurretik. Berriz agertuko da Sophie, Werther berarekin joan dadin dantzaldira eskatuz, baina, berriro ere ezezkoa jasota, desesperazioz hasiko da negarrez. Charlotte ahizpak kontsolatuko du.

III. ekitaldia
Albert eta Charlotteren etxean. Gabon-gaua da. Charlottek ezin du Werther burutik kendu eta gazteak euren arteko maitasun ezinezkoaren inguruan idatzitako gutunak irakurriko ditu. Emakumeak aitortu egingo dio bere buruari berak ere maite duela hura. Sophie helduko da anaia-arreba txikienentzako Gabonetako opariekin. Sophiek Wertherrez galdetzean, Charlottek ezingo dio eutsi eta bere barneko gatazka kontatuko dio ahizpari negarrez. Sophiek agur esan eta aitaren etxera itzultzera gonbidatuko du, anaia-arrebei Gabonetako kanta ederrak erakutsi dizkie eta. Aurretik ohartarazi gabe, Werther bera azalduko da. Zurbil eta argalduta dago. Heriotza desiratu izan duela aitortuko du, baina Gabonetan itzuli da, Charlottek berak iradoki bezala. Wertherrek Charlotte hunkituko duten Ossianen bertso batzuk irakurriko ditu. Elkar besarkatuko dute, baina, azkenean, Charlottek berriz errefusatuko du. Wertherrek desesperatuta egingo du alde etxetik. Albert etxeratutakoan, lur jota aurkituko du emaztea. Ustekabean, Wertherren beraren gutun bat jasoko du: pistola batzuk uzteko eskatzen dio, haiekin bidaia luze bati ekiteko. Charlottek Wertherren hitzen anbiguotasuna ulertu eta etxetik aterako da bere maitearen suizidio gertagarria ekiditeko.

IV. ekitaldia
Ilargiak elurrak estalitako paisaia argitzen du. Charlotte Wertherren etxera iritsi eta gizona larriki zaurituta aurkituko du. Gazteak barkatzeko eskatuko dio Charlotteri, baina emakumea gizonaren suizidioaz errudun sentitzen da. Charlottek heldu egingo dio Wertherrek bere azken hitzak esaten dituen bitartean. Urrunera, haurren Gabonetako kantak entzungo dira, Werther bere Charlotte maitearen besoetan hiltzen den bitartean.