es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera

L′elisir d′amore

Gaetano Donizetti

Emanaldiak

Larunbata 2021ko Otsailaren 20 19:00-etan
Asteartea 2021ko Otsailaren 23
19:30-etan
Ostirala 2021ko Otsailaren 26    19:30-etan
Larunbata 2021ko Otsailaren 27 19:00-etan (ob)
Astelehena    2021ko Martxoaren 1 19:30-etan

Babeslea

FITXA

  Adina Elena Sancho Pereg  
    Itziar de Unda (ob)  
  Nemorino Joel Prieto*  
    Moisés Marín (ob)  
  Belcore Pablo Ruiz*  
  Dulcamara David Menéndez  
  Gianetta Helena Orcoyen  
       
    Euskadiko Orkestra  
    Coro de Ópera de Bilbao  
       
  Musika-zuzendaria Óliver Díaz  
  Eszena-zuzendaria Marina Bianchi  
  Eszenografia eta jantziak
Leila Fteita*  
  Argiztapena Andrea Anfossi  
  Koruaren zuzendaria Boris Dujin  
       
  Produkzioa Teatro Regio di Torino  
       
  (ob): Opera Berri    
  *ABAO Bilbao Operan debutatuko du    



AUDIOA

"Come Paride vezzoso" Luca Salsi (Belcore)
"Tra la ra, la ra… Esulti pur la barbara" Celso Albelo, Mariola Cantarero
"Una furtiva lagrima" Celso Albelo
"Chiedi all′aura lusinghiera" Mikeldi Atxalandabaso, Rocio Ignacio

DOKUMENTUAK

Ez da emaitzarik aurkitu

Zirkularrak

Ez da emaitzarik aurkitu

Lanean jardun eta gero nekazariak atseden hartzen ari dira Adinaren etxaldean. Hura irakurtzen dagoela, Nemorino begira dauka. Nemorinok Adina maite du, baina lotsatiegia da harengana hurbiltzeko. Adinak irakurritakoa kontatuko die gainerakoei, Tristanek Isoldaren amodioa desiratzen zuela, hain zuzen, eta, maitasun-edabe bat edan ondoren, Isolda berarekin maitemintzea lortu zuela. Danbor-arrada batek soldaduen etorrera iragarriko du, Belcore dute buruzagi. Soldaduburuak lore-sorta bat opari egin eta berarekin ezkontzeko eskatuko dio Adinari, ziur baitago ez dagoela soldadu baten xarmari euts diezaiokeen neskatilarik. Alabaina, Adinak uko egingo dio proposamenari. Nemorinok Belcorek erakutsitako konfiantza berarekin gerturatu nahi luke neskarengana. Adinak ardoa eskainiko die Belcoreri eta soldaduei.

 

Nemorinok adorea bildu, eta maite duela esango dio Adinari, baina neskatilak erantzungo dio apetatsua dela eta aske izaten jarraitu nahi duela. Horrez gain, hirira bizitzera joatea aholkatuko dio Nemorinori, mutilak osaba aberats eta gaixoa baitu bertan. Nemorinok aitortuko du ezin duela maitatu neskak erakusten duen arinkeriaz. Orduan, tronpeta batek iragarrita, Dulcamara doktorea ―txerpolaria, egiatan― iritsiko da, eta gaitz guztiak sendatzen dituen edabe bat eskainiko du. Nemorinok ea Isolda erreginaren edabea duen galdetuko dio, eta Dulcamarak, hasiera batean harriturik eta ondoren itxurak eginda, gazteak behar duena daukala esango du. Hala, Nemorinori botila bat edabe saldu (ardoa besterik ez da) eta astiro edan behar duela esango dio. Adina heltzerako, Nemorino mozkortuta eta poz-pozik dago, neskatila berarekin maiteminduko dela sinetsita. Adinak, baina, ez dio jaramonik egingo, eta Belcorerekin maite-jolasetan hasiko da. Azkenean, soldaduburuarekin astebeteko epean ezkontzea onartuko du. Adinak Nemorino probokatu nahi du erabaki horrekin, baina hark edabearen efektuen zain jarraitzen du.

 

Belcorek herria bere soldaduekin uzteko agindua jasoko du, eta, orduan, gau horretan bertan ezkontzeko konbentzituko du Adina. Nemorinok ezkontza biharamunera atzeratzeko erregutuko dio Adinari, uste duelako ordurako neskak edabearen efektuak nabarituko dituela. Haatik, Adinak Nemorino atsekabetzen segitzea erabakiko du, eta Belcorek paretik kenduko du mutila. Nemorinok izan ezik, guztiek onartu dute ustezko ezkontzarako gonbita.

 

Bigarren ekitaldia Adinaren etxaldean hasiko da, guztiak, Nemorino salbu, izango den ezkontza ospatzen daudela. Dulcamarak eta Adinak batera abestuko dute neska baten istorioa, zeinak ezkongai aberats bati ezetz esan zion, beste gizon pobre bat maite zuelako. Ezkontza-kontratua sinatzeko orduan, Adina izorratuta agertuko da, Nemorino ez dagoelako bertan. Bestalde, mutikoak diotso Dulcamarari ezin dela edabearen efektuen zain hurrengo egunera arte egon. Txerpolariak beste botila bat erosteko aholkatuko dio, baina Nemorino dirurik gabe dago. Belcorek horren berri izango du, eta armadan sartzeko gomendioa egingo dio mutilari, hala dirua ordainduko diotelako. Nemorinok hori egiteko asmoa agertu, eta Belcore pozarren jarriko da; izan ere, horrela, aurkaria Adinarengandik urruntzea lortuko du.

 

Etxarte batean dagoela, Giannettak, Adinaren lagunak, Nemorinoren osaba hil egin dela eta sekulako jarauntsia utzi diola aipatuko die andre nekazariei. Hori dela eta, guztiak Nemorinorengana hurreratuko dira, eta mutilak, emakumeengan pizten duen interesa ikusita, edabeak arrakasta izan duela uste izango du, oraindik ez baitu osabari gertatutakoaren berririk. Adina amorratuta dago, Nemorinok ez diolako kasurik egiten, eta Dulcamara hasiko da pentsatzen edabeak ez ote duen benetan balio maitasuna pizteko. Txerpolariak kontatuko dio Adinari Nemorinok ezetza ematen dion emakume baten bihotza bereganatzeko erosi duela edabea. Hori entzunda, Adina konturatuko da Nemorinoren maitasuna benetakoa dela, eta oso gaizki tratatu izanaz damutuko da. Dulcamara ohartuko da Adinak ere Nemorino maite duela. Horregatik, edabea eskainiko dio neskari, maitea berriz erakar dezan, baina Adinak esango dio ez duela edaberik behar, bere edertasuna duelako, xarmagarria oso.

 

Nemorinok malkoak sumatuko ditu Adinaren begietan, eta haren maitasuna laster lortuko duela uste izango du. Hala ere, axolagabearen plantak eginez, Adinari esango dio ez dakiela liluratuta dituen andre nekazari guztien artean zein hautatu. Adinak, bere maitasuna aitortu gabe jarraitu nahi duenez, Belcoreri bere askatasuna berrerosi diola esango dio Nemorinori, soldaduburua herrian behar dutelako. Azkenean, Nemorinok adieraziko dio armadan sartuko dela, maite ez badu, eta hori entzundakoan Adinak, behingoan, bere sentimenduak jakinaraziko dizkio. Bestalde, Belcore hasiko da pentsatzen zein emakume erakarri hurrena, eta, horrela, bere porrota berehala alboratuko du. Dulcamarak, berriz, herritik alde egingo du. Herritarrek hura iruzurtitzat jo beharrean, heroitzat hartuko dute, eta, laudatzeaz gain, herrira laster itzultzeko eskatuko diote.