es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > Samson et Dalila

Samson et Dalila

Camille Saint-Saëns

Emanaldiak

Larunbata 2021ko Urtarrilaren 23 19:00-etan
Asteartea 2021ko Urtarrilaren 26 19:30-etan
Ostirala 2021ko Urtarrilaren 29    19:30-etan
Astelehena    2021ko Otsailaren 1 19:30-etan

Babeslea

FITXA

  Dalilia Ekaterina Semenchuck*  
  Samson Marco Berti  
  Sumo Sacerdote
Egils Silins  
  Abimelec
Alejandro López*  
  Lehen Filistearro
Josep Fadó  
  Bigarren Filistearra
Jose Manuel Díaz  
  Mezulari Filistearra
Gerardo López  
  Zahar Hebrearra Manuel Fuentes*  
       
    Bilbao Orkestra Sinfonikoa  
    Coro de Ópera de Bilbao  
       
  Musika-zuzendaria Renato Palumbo  
  Eszena-zuzendaria Paul-Émile Fourny  
  Eszenografoa Marko Japelj  
  Jantziak Brice Lourenço  
  Argiztapena Patrice Willaume  
  Koreografia Laurence Bolsigner-May  
  Koruaren zuzendaria Boris Dujin  
       
  Koprodukzioa Opéra-Théâtre de Metz Métropole eta Opèra de Massy  
       
       
  *ABAO Bilbao Operan debutatuko du    
       

AUDIOA

"Arrètez, o mes frères" Clifton Forbis (Samson) eta korua
"Voici le printemps" Dolora Zajick, Clifton Forbis, Alfonso Echeverria eta korua
"Mon coeur s′ouvre a ta voix" Dolora Zajick eta Clifton Forbis

DOKUMENTUAK

Ez da emaitzarik aurkitu

Zirkularrak

Ez da emaitzarik aurkitu

Gaza hiriko plaza, gauez, Dagonen tenplua ezkerretara dagoela. Gainerako hebrearrak beren zorigaitza dela-eta atsekabetuta dauden arren, Sansonek fedea du oraindik Jainkoaren askatasun-hitzean. Abimelek satrapa filistiarra sartu, eta hebrearren jainkoaz barre egingo du. Halaber, Dagonen nagusitasuna aldarrikatuko du, eta horrek hebrearrak beldurtuko ditu. Haatik, Sansonen eraspenak Abimeleki aurre egiteko adorea emango die. Abimelek ezpataz oldartuko zaio Sansoni, baina juduak arma geldiarazi eta Abimelek akabatuko du. Hebrearrak sakabanatu egingo dira. Orduan, Apaiz Nagusia agertu, eta hebrearrak nahiz beren buruzagia madarikatuko ditu, une horretan ez ezik, mezulari batek hebrearrak uzta suntsitzen ari direla jakinaraziko duenean ere.

 

Eguna argitzeaz batera, hebrearrak azalduko dira, Ahalguztidunari otoitza eskaintzeko; soinubakar xumea oraingoan, hasierako koruaren aberastasun polifonikoaren eta kontrapuntistikoaren aldean. Dalila helduko da, emakume filistiar gazte batzuekin batera, eta udaberriaren edertasunari abestuko diote. Dalilak adieraziko du Sansonek bere bihotza bereganatu duela, eta Soreck haranean duen bizilekuan berarekin elkartzera gonbidatuko du gizona. Sansonek otoitz egingo du, andrearen xarmaren aurrean amore ez emateko, eta adineko gizon hebrear batek sendo ez eusteak ekarriko lituzkeen arriskuez ohartaraziko dio.

 

Apaizemeak sentsualtasunez dantzan ari dira. Jarraian, Dalilak berriz ere abestuko dio udaberriari, eta adineko gizon hebrearrak arestiko ohartarazpena errepikatuko du. Sanson Dalilari begietara so egiteko nahiaren aurka borrokatuko da, jakin badakielako gogo horrek galbidera eramango duela, bere borondatea menderatzen badu.

 

Bigarren ekitaldian, Dalila arroka baten gainean eserita agertuko da, Soreck haraneko bere etxeko atean. Pozik dago Sansonengan eragiteko duen ahalmenagatik, eta ziur dago gizonak azkenean amore emango duela. Oinaztargiak ikusi eta trumoiak entzungo dira, ekaitza hurbiltzen ari delako. Apaiz Nagusia iritsi, eta hebrearrek filistiarrak garaitu dituztela esango dio. Emakumeari urrea eskainiko dio Sanson harrapatzeagatik, baina Dalilak, gorrotoak eta bere jainkoenganako leialtasunak besterik ez bultzatuta, uko egingo dio eskaintzari. Biek amorruz beteriko duo adoretsua abestuko dute, eta andreak aginduko du Sansonen indarraren sekretua aurkituko duela.

 

Dalila, bakarrik orain, helburua lortuko ote duen galdezka ari zaio bere buruari. Sanson agertuko da, emakumeari azkenezkoz agur esateko. Gizonak ondotxo daki eginbehar bat bete behar duela, hebrearrak gidatu eta garaipena erdietsi, hain zuzen, baina saihetsezina zirudiena gertatuko da: andrearen eskaerak entzun ostean, Sansonek Dalila maite duela onartuko du. Emakumeak obra honetako ariarik ospetsuena abestuko du, non bere lehengo amodioa suspertzeko eskatuko dion gizonari. Ondoren, mesfidati agertuko da Sansonen maitasunari dagokionez, eta bere indarraren sekretua jakinarazteko eskatuko dio, baina hark ez du egin nahi izango. Trumoien burrunbak entzungo dira, eta Sansonek Jainkoaren suminduraren adierazpentzat hartuko ditu. Dalilak gerlaria mespretxatu, eta etxe barrura abiatuko da korrika. Sansonek zalantza egingo du, baina berehala joango da Dalilaren atzetik. Orduan, soldadu filistiar batzuk ezkutalekutik irten, eta Sanson traizioaz jabetuko da.

 

Itsu, kateatuta eta ilea moztuta, Sanson Gazako espetxe batean dago, errota-harri bati bultzaka. Atsekabetuta eta erabat damuturik, Sansonek bere bizia eskainiko du, sakrifizio gisa. Aldi berean, hebrearrei entzungo zaie, beren buruzagiarekin jazotakoagatik nahigabeturik. Dagonen tenpluaren barrualdean, filistiarrek sakrifizio bat prestatuko dute garaipena ospatzeko, eta eszena neurrigabeko bakanal bihurtuko da. Jarraian, Sanson sartuko da, ume batek gidatuta, eta hala Apaiz Nagusiak nola jendetzak iseka egingo diote. Dalilak maitemindu-plantak egin dituela onartuko du, gorrotoak eta mehatxu-goseak akuilaturik, eta, horrenbestez, bere traizioa guztiz argi geratuko da. Filistiarrek Dagonen omenezko ospakizunekin jarraituko dute, eta Apaiz Nagusiak Sanson tenpluaren erdialdera eramateko eskatuko dio umeari, guztiek ikusi eta barre egin ahal izateko. Sansonek, baina, eraikinari eusten dioten marmolezko bi zutabeetara hurbiltzeko xuxurlatuko dio haurrari. Ospakizunen klimaxera iritsitakoan, Sansonek laguntza eskatuko dio Jainkoari, mendekua hartu ahal izateko, eta, ikaragarrizko ahaleginak eginda, zutabeak lurrera botatzea lortuko du. Hala, tenplua behera etorri, eta hondakinek filistiarrak eta Sanson zanpatuko dituzte.

 

Segituan, oihala jaitsiko da.