es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > Alzira

Alzira

Giuseppe Verdi

Emanaldiak

Larunbata 2020ko Azaroaren 21 19:00-etan
Asteartea 2020ko Azaroaren 24 19:30-etan
Ostirala 2020ko Azaroaren 27    19:30-etan
Astelehena    2020ko Azaroaren 30 19:30-etan

Babeslea

FITXA

  Alzira Hui He  
  Zamoro Sergio Escobar  
  Gusmano Juan Jesús Rodríguez  
  Alvaro Josep Miquel Ramón*  
  Ataliba Emanuele Cordaro*  
  Ovando Alejandro del Cerro*  
  Zuma Carmen Solís  
  Otumbo Francisco Vas  
       
    Euskadiko Orkestra  
    Coro de Ópera de Bilbao  
       
  Musika-zuzendaria Daniel Oren*  
  Eszena eta argiztapena zuzendaria Jean Pierre Gamarra*  
  Eszenografia eta jantziak Lorenzo Albani*  
  Koruaren zuzendaria Boris Dujin  
       
  Koprodukzioa ABAO, Gran Teatro Nacional del Perú eta Opéra Royal Wallaonie-Liège  
       
  *ABAO Bilbao Operan debutatuko du    



AUDIOA

Obertura - Hervert von Karajan y Berliner Philharmonike
"Tutte, in suo dolor vegliante; Da Gusman, su fragil Barca" Montserrat Caballé, dir. Anton Guadagno, Orquesta RCA Italiana Opera

DOKUMENTUAK

Ez da emaitzarik aurkitu

Zirkularrak

Ez da emaitzarik aurkitu

Konkistatzaileen aurkako gerran, Otumbok eta bere gudariek Álvaro gobernadore espainiarra harrapatuko dute. Hura hiltzear direla, Zamoro agertuko da. Tribuko buruzagia zendutzat zuten, baina, nola edo hala, Álvaroren seme Guzmánek eragindako torturetatik bizirik ateratzea lortu zuen. Halere, bere eskuzabaltasunaren erakusle, gobernadoreari onik joaten utziko dio. Otumbok aditzera emango du Zamororen andregai Alzira preso hartu dutela, Liman, aita Atalibarekin batera. Zamoro hara abiatuko da, haiek erreskatatzeko eta espainiarrei mendeku hartzeko asmoz.

 

Liman, Álvarok gobernadore-kargua Guzmán semearen esku utzi du. Hark bakea egin nahiko du inkekin, eta, Alzira maitearekin ezkonduta, ituna sinatu. Baina Alziraren bihotzak Zamoro besterik ez du maite, eta aitak ere ez du iritziz aldaraziko. Bitartean, Zamorok jauregian sartzea lortu, eta Guzmánek maitaleak ikusiko ditu. Zamoro preso hartuta, hitzarturiko itunaren baldintzak hautsiko ditu. Belauniko, Álvarok inkaren bizia salbatzeko eskatuko dio semeari, hari berea zor diolako, baina Guzmánek ez du keinurik txikiena ere egingo. Oste inkak hirira hurbiltzen ari direla entzutean, orduan erabakiko du Zamoro aske uztea eta aitaren errua garbitzea. Etsai biak gudu-zelaian elkartuko dira berriro.

 

Espainiarrek inken armada ahuldu eta Zamoro goizean erretzea erabakiko dute. Alzirak bizia barkatzeko eskatuko dio Guzmáni, eta baietz erantzungo dio: berarekin ezkontzen bada, Zamoro aske utziko du. Atsekabeturik, Alzirak gogoz kontra onartuko du eskaintza. Bitartean, espetxeko zaindariak erosirik, Otumbok ihes egiten lagunduko dio Zamorori, baina Alzira eta Guzmán ezkondu egingo direla jakitean, berehala itzuliko da Limara, uniforme espainiarra soinean, ezkontzako gonbidatuen artean ezkutatzeko. Guzmánengana iristea lortu, eta labankada sartuko dio bularrean. Hilzorian datzalarik, Guzmánek, kristau-fedea gogoan, Zamorori barkatu eta Alzirarekin ezkontzea baimenduko dio. Bere azken hatsean, hil aurretik, Álvarori bedeinkapena eman diezaion eskatuko dio.