es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > Il Turco in Italia

Il Turco in Italia

Gioachino Rossini

Emanaldiak

Larunbata 2020ko Urriaren 24 19:00-etan
Asteartea   2020ko Urriaren 27 19:30-etan
Ostirala 2020ko Urriaren 30  19:30-etan
Astelehena    2020ko Azaroaren 2    19:30-etan

Babeslea

FITXA

  Selim Paolo Bordogna  
  Fiorilla Sabina Puértolas  
  Don Geronio
Renato Girolami*  
  Don Narciso
Juan José de León  
  Prosdocimo
Pietro Spagnoli*  
  Zaida Marina Viotti*  
  Albazar Moisés Marín  
       
    Bilbao Orkestra Sinfonikoa  
    Coro de Ópera de Bilbao  
       
  Musika-zuzendaria Christophe Rousset  
  Eszena-zuzendaria Emilio Sagi  
  Eszenografoa
Daniel Bianco  
  Jantziak Pepa Ojanguren  
  Argiztapena Eduardo Bravo  
  Koruaren zuzendaria Boris Dujin  
       
  Koprodukzioa Théâtre du Capitole de Toulouse, Ópera de Oviedo eta Teatro Municipal de Santiago de Chile  
       
       
  *ABAO Bilbao Operan debutatuko du    
       

AUDIOA

Obertura
"Non si da follia maggiore" Maria Callas
"Vado in traccia di una zíngara" Franco Calabrese
"Ah, mia moglie, san chi sono" Franco Calabrese, Jolanda Gardino

DOKUMENTUAK

Ez da emaitzarik aurkitu

Zirkularrak

Ez da emaitzarik aurkitu

Prosdocimo poetak, bere hurrengo lana idazteko gai apropos baten bila dabilela, Napolesko kanpoaldean, ijito-talde batekin egingo du topo. Geroniori etorkizuna igarri ostean, bere emazte Fiorilla apetatsua noiz zentzatuko den jakin nahi baitu, Zaidak, ijito-talde horretako emakume batek, Albazarren laguntzaz Selim printze maitearengandik ihes egin behar izan zuela kontatuko dio Prosdocimori. Izan ere, haremeko gainerako emakumeek sinetsarazi zioten Selimi Zaida ez zela leiala, eta printzea jeloskor jokatzen hasi zen. Poetak jakinaraziko dio printze turkiar bar ailegatzeko zorian dagoela eta, agian, neskaren alde mintzatu ahal izango dela. Fiorilla lagun batzuekin batera pasieran ibiltzetik datorrenean, printzearen itsasontzia heldu eta lehorreratu egingo da. Fiorillaren edertasunak harri eta zur utziko du printzea, eta berehala gortea egiten hasiko zaio. Prosdocimok Narciso ezagutuko du, Fiorillaren zerbitzura dagoen zalduna, eta hura ere andrearen izaera aldakorraz kexatuko da. Horrez gain, kontatuko dio Fiorillak kafea hartzera gonbidatu duela printzea, zeina, benetan, Zaidak maite duen Selim turkiarra den. Prosdocimo pozik dago katramila horrek guztiak bere drama komikoa idazteko eskain diezazkiokeen aukerak gogoan. Geronioren etxean, Fiorilla maite-jolasetan dabil Selimekin, lotsarik gabe. Geronio datorrenean, printzeari begirunea erakusteko, haren arropak musukatu beharko ditu, eta jokabide horrek harrituta utziko du Narciso. Selimek alde egingo du, Fiorillarekin arratsaldean itsaso ondoan elkar ikusteko adostu ostean. Geroniok gertatutakoaren berri emango dio Prosdocimori, eta poetak atsegin handiz entzungo ditu, bere draman baliatzeko inspirazio-iturri ederra aurkitu duelakoan. Ondoren, Geroniok eta Fiorillak eztabaida bizia izango dute, eta emakumeak harro aldarrikatuko du nahi beste maitale izateko eta gogoak ematen diona egiteko askatasuna. Selim itsasertzean dagoela, Fiorillaren zain, Zaida agertuko da. Printzeak eta ijitoak batak bestea ezagutu eta elkar besarkatuko dute, baina, une horretan, Fiorilla iritsiko da, atzetik, emakumea konturatu gabe, Geronio eta Narciso segika dituela. Fiorilla Zaidari oldartuko zaio, eta gizonak alferrik saiatuko dira bi andreen arteko bakea lortzen. Egoera ikusita, Prosdocimo pozarren dago.

 

Bigarren ekitaldia ostatu baten barruan hasiko da. Poetaren bitartez, Fiorilla eta Selim bertan elkartuko direla jakingo du Geroniok. Printzea heldu, eta emaztea sal diezaion proposatuko dio Geroniori; izan ere, Selimen herrialdean ohikoa da. Geroniok ezezko biribila emango dio, eta gizonek elkar mehatxatuko dute. Geroniok alde egindakoan, Fiorillak eta Zaidak printzearekin eztabaidatuko dute: lehenengoa irainduta dago; bigarrena, berriz, minduta, printzearen jolaskeriak direla eta. Prosdocimok jakingo du Selimek maskara-dantzaldi bat baliatu nahi duela Fiorilla bahitzeko, eta Zaidari proposatuko dio Fiorilla balitz bezala jantzita agertzeko festara. Poeta afera are gehiago korapilatzeko irrikan dago, gertakari guztiak bere drama aberasteko erabili nahi baititu. Era berean, Geroniori festara mozorrotuta joatea gomendatuko dio, horrela emaztea zaindu eta bahiketa galarazi ahal izateko. Dena entzun duenez, Narcisok erabakiko du turkiar mozorrotzea eta Fiorilla bahitzea. Mozorro eta identitate faltsu horiek guztiek nahasmena eragingo dute festan: batetik, Geroniok, erotu egin delakoan, bi turkiar eta bi Fiorilla ikusi, eta bere benetako emaztea eskatuko du; bestetik, geroxeago, Fiorillak Narcisorekin ihes egingo du, eta Zaidak, ostera, Selimekin. Ostatura itzulitakoan, Prosdocimok, Selim eta Zaida berriro elkarrekin daudela jakitun, printzeak berak esanda, Geronio atsekabetuari aholkatuko dio Fiorillari dibortzioa nahi duela sinetsarazteko, emakumea zentza dadin. Hala, Fiorillak senarraren eskutitz bat jasoko du: mespretxatu eta Sorrentora, senideengana, itzultzera behartuko du; andreak, goibel, gauzak batu eta etxea utziko du. Horrenbestez, dena dago prest zorioneko amaiera jazo dadin, eta, ohi bezala, Prosdocimok emango die bide gertakariei; izan ere, dagoeneko baditu bere dramma buffoa idazteko elementu guztiak. Hala, Fiorilla benetan damuturik dagoela jakinaraziko dio Geroniori, gizona emaztearekin berriro egoteko eta hura besarkatzeko desiratzen dagoelako. Bikoteak, adiskidetuta, agur esango die Salimi eta Zaidari, eta printzea eta ijitoa ontziratu eta elkarrekin itzuliko dira beren herrialdera.