es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > Anna Bolena

Anna Bolena

Gaetano Donizetti

Emanaldiak

Larunbata 2020ko Maiatzaren 16 19:00-etan
Asteartea 2020ko Maiatzaren 19 19:30-etan
Ostirala 2020ko Maiatzaren 22   19:30-etan
Astelehena    2020ko Maiatzaren 25 19:30-etan

Babeslea

FITXA

  Anna Bolena Angela Meade  
  Giovanna Seymour Silvia Tro Santafé  
  Enrico VIII Roberto Tagliavini  
  Lord Ricardo Percy Celso Albelo  
  Smeton Marina Pinchuk*  
  Lord Rochefort Jose Manuel Diaz  
  Sir Hervey Josep Fadó  
       
       
    Bilbao Orkestra Sinfonikoa  
    Coro de Ópera de Bilbao  
       
  Musika-zuzendaria Giampaolo Bisanti*  
  Eszena-zuzendaria Stefano Mazzonis di Pralafera*  
  Eszenografoa
Gary Mac Cann*  
  Jantziak Fernand Ruiz*  
  Argiztapena Franco Marri  
  Koruaren zuzendaria Boris Dujin  
       
  Koprodukzioa ABAO / Opéra Royal de Wallonie-Liege /
Royal Opera House Muscat / Opera de Lausanne
 
       
  *ABAO Bilbao Opera debutatuko du    



AUDIOA

Al dolce guidami castel natio. June Anderson
Chi pu' vederla a ciglio asciutto. Coro
Fin dall' età più tenera. J. Bros, J. Anderson, Ch. Patton
Vivi tu, te ne scongiuro...Nel veder la tua costanza. J. Bros, Ch. Fel, J. Plazaola

DOKUMENTUAK

Ez da emaitzarik aurkitu

Zirkularrak

Ez da emaitzarik aurkitu

Sinopsia

 

Enrike VIII.a Jane Seymourrekin maiteminduta dago, baina, harekin ezkondu ahal izateko, bere bigarren emazte Anne Boleynekin duen lotura hautsi beharra dauka. Anne prest dago bere logelan Percyrekin biltzeko; gizonak aspalditik miresten du erregina, eta harekin maiteminduta dago, baina erregeak deserritik itzul dadin deitu du. Smeton morroiak, isilpean Annerekin maiteminduta dagoenak, elkarrizketa hori entzungo du, kasualitatez. Annek ez ditu onartuko Percyren maitasun-proposamenak, eta gizonak, desesperaturik, bere burua hil nahiko du. Erregina arriskuan dagoelakoan, Smeton bere ezkutalekutik irtengo da, hura babesteko, eta, orduantxe, erregea emaztearen logelan sartuko da. Enrikek, espero zuen aukera baliatuta, denak atxilotzeko agindua emango du, traizio egin diotela esanez.

 

Bigarren ekitaldian, Janek esango dio Anneri onena duela errudun dela aitortzea, horrela baino ezingo duelako salbatu bizia. Gero, aitortuko dio bera dela erregearen maitalea, eta barkamena erregutuko dio. Erreginak, hunkiturik, barkatu egingo dio. Epaimahaiaren aurrean, Smetonek aitortuko du Anneren maitalea dela, horrela erregina salbatu ahal izango duelakoan. Percyk ere erregina maite duela aitortuko dio Enrikeri, baina, halere, Anneren patua idatzita dago: heriotzara kondenatuko dute, bere neba Lord Rochefort, Smeton eta Percyrekin batera. Londresko Dorrean, Percyk eta Lord Rochefortek mespretxuz egingo diote uko erregearen indultuari, eta Anne hiltzeko prestatuko da, Jaunari Henry eta Janerentzako barkamena erregutu bitartean. Urrunean, alaitasun- eta ospakizun-hotsak entzuten dira: erregea Jane Seymourrekin ezkondu berri da.