es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > La Fanciulla del West

La Fanciulla del West

Giacomo Puccini

Emanaldiak

Larunbata 2020ko Otsailaren 15 19:00-etan
Asteartea 2020ko Otsailaren 18
19:30-etan
Ostirala 2020ko Otsailaren 21   19:30-etan
Astelehena    2020ko Otsailaren 24 19:30-etan

Babeslea

Fundacion BBVA

FITXA

  Minnie Oksana Dyka  
  Dick Johnson Marco Berti  
  Jack Rance Claudio Sgura  
  Sonora Manel Esteve  
  Ashby Paolo Battaglia*  
       
    Euskadiko Orkestra Sinfonikoa  
    Coro de Ópera de Bilbao  
       
  Musika-zuzendaria Josep Caballé-Domenech  
  Eszena-zuzendaria Hugo de Ana  
  Eszenografoa eta Jantziak Hugo de Ana  
  Argiztapena Vinicio Cheli  
  Koruaren zuzendaria Boris Dujin  
       
  Koprodukzioa ABAO y Teatro di San Carlo di Napoli  
       
  *ABAO Bilbao Opera debutatuko du    



AUDIOA

Ez da emaitzarik aurkitu

DOKUMENTUAK

Ez da emaitzarik aurkitu

Zirkularrak

Ez da emaitzarik aurkitu

Sinopsia

Polka aretoan, iluntzean. Instrumentu-preludio baten ostean, urrunean meatzarien ahotsak entzuten dira, gertu daude. Nickek agurtuko ditu, aretoko zerbitzariak; zenbait meatzari karta-jokoan hasiko dira, Sid dutelarik bankari. Jake Wallacek abesti nostalgiko bat kantatuko du, Larkensi negarra eragingo diona. Denek jarriko dute dirua hura etxera itzuli ahal izateko. Halako batean, Sid tranpak egiten ari dela ohartuko dira, eta urkatzeko mehatxua egingo diote, baina Jack Rancek, sheriffak, biko pika bat itsatsiko dio papar-hegalean, lotsaren ikur, eta aretotik botaraziko du. Orduan, Ashby iritsi, eta Ramerrez bidelapurra harrapatzear daudela jakinaraziko du. Gero, Rance eta Sonora borrokan hasiko dira, biak baitaude maiteminduta Minnierekin, aretoaren jabearekin, eta bigarrenak pistola bat aterako du. Trinek arma hartu eta tiroa desbideratuko du. Minnie agertzean, giroa baretu egingo da, eta meatzariek opari xumeak eskainiko dizkiote. Emakumea Bibliari buruz mintzatzen hasiko zaie. Posta heldutakoan, Ashbyk Nina Micheltorenaren gainean galdetuko dio, alegia, Ramerrezen maitalearen gainean, zeinak, ustez, badakien non dagoen bidelapurra. Gizonak aldameneko dantza-aretora doaz; Rance eta Minnie bakarrik daude. Gizonak maite duela aitortuko dio, bai eta zoritxarrekoa dela ere. Emakumeak, gizona ezkonduta dagoela jakitun, bestelako zorion-mota irudikatzen du, haurtzaroan izan zuenaren antzekoa. Nick Johnson izeneko arrotz batekin agertuko da, eta Rance berehala sentituko da deseroso. Minniek, noizbait ere arrotza ikusi zuela gogoan, haren erantzulea izango dela dio. Johnsonek eta biek vals bat dantzatuko dute, baina eten egingo da Ashby eta gizon-talde bat aretoan sartzean, José Castro, Ramerrezen gizonetako bat, arrastaka daramatela; gaizkileak dio desertatu egin duela, eta bere buruzagi ohiarengana eramango dituela. Benetan, haren asmoa da meatzariak aretotik irtenaraztea, Ramerrezek eragozpenik gabe lapurtu ahal izateko areto barruan. Johnson bueltan dela, Castrok bere plana kontatuko dio ahapeka, eta kanpoaldetik entzungo den txistua izango da seinalea jokatzen hasteko. Meatzariak Castrorekin joateko prestatzen ari dira, Minnie utziko dute haien irabazien zaintzaile. Hark eta Johnsonek duo bat abestuko dute, lehen dantzaturiko valsaren doinua baliatuta, batak bestearekiko sentitzen hasiak diren sinpatia adierazteko. Minniek gonbidapena egingo dio geroago berriz bisita dezan, mendian duen txabolan, eta gizonak onartu egingo du. Nick datorrenean, Minniek Johnsonek esan dizkion azken hitzak ditu gogoan: “Aingeru baten aurpegia duzu”.

Bigarren ekitaldian, Minnieren bordan, Wowkle sehaska-kanta bat abesten ari zaio bere haurrari; Billy Jackrabbitekin  batera emango dio amaiera, biak ari baitira pentsatzen, nolabait, elkarrekin ezkontzea. Minniek bi lagunentzako afaria prestatzeko aginduko die, eta Johnson hartzeko prestatzen hasiko da. Gizona heldutakoan, emakumea besarkatzen saiatuko da, baina hark uko egingo dio, eta solasaldi begirunetsua egingo dute. Johnson joatekotan dago, baina ekaitz batek gaua bertan ematera behartuko du. Patruilak, Rance buruzagi duela, atea joko du. Minniek Johnson ezkutatu, eta sartzen utziko die. Rancek diotso kezkatuta daudela bere segurtasunagatik, jakin baitute Johnson, benetan, Ramerrezen bidelapurra dela eta inguruan dabilela. Minniek alde egiteko agindu, eta Johnsoni azalpenak eskatuko dizkio; honek diotso bizimodu kriminala betiko uzteko asmoa duela. Minniek barka diezaioke bidelapurrari, baina ez beste gizon bat balitz bezala plantak eginez muxu bat lapurtu zion gizonari, eta etxetik botako du. Orduan, tiro bat entzungo da, eta Johnson zaurituta sartuko da bordan berriro. Minniek ganbaran ezkutatuko du, eta jarraian Rance helduko da, harrapatu nahian dabilen gizona aurkitu duelakoan. Minniek bere etxean topatzeko erronka egingo dio. Rance gizona aurkitu barik alde egitear dagoela, odol-tanta bat eroriko zaio eskuan. Johnsoni jaisteko agindua emango dio; hark men egingo dio, baina berehala konortea galduko du. Minniek azken saiakera egin, eta berarekin poker-partida bat jokatzea proposatuko dio Ranceri: gizonak irabaziz gero, emakumea “emazte” hartu ahal izango du; emakumeak irabaziz gero, Johnson beretzat izango da. Rancek erronka onartuko du. Irabazteko zorian dagoela, Minniek zorabiatu delako plantak egingo ditu; Rance baso bat ur bila doanean, Minniek galtzerdian ezkutaturiko karta batzuk atera, eta, hala, partida irabaztea lortuko du. Rancek gogo txarrez onartuko du emakumearen garaipena.

Hirugarren ekitaldia denbora pasatutakoan garatuko da, Kaliforniako baso batean, egunsentian. Hainbat meatzari lotan dauden bitartean, Nick Rance kontsolatzen saiatzen ari da, esanez jator jokatu zuela Minnierekin. Urrunean, ahotsak entzungo dira, eta bidelapurrek, dagoeneko esnaturik, bidelapurra harrapatuko dutela iragarriko dute, pozik . Rancek mendekua du buruan, eta Ashby bidelapurra atzematera abiatuko da besteekin batera. Hainbat meatzarik Johnsonek bere jazarleak saihesteko egindako saiakerak deskribatuko dituzte. Azkenean, bere zaldiari lotuta ekarriko dute, eta Billy Jackrabbiti soka bat prestatzeko aginduko diote, bidelapurra urkatzeko; sheriffa, baina, Nickekin elkar hartuta dago, inork jakin gabe, patxadaz aritzeko. Johnsonek dio berak ez duela inor erail, eta eskaera egingo du Minniek ez dezan sekula jakin nola amaitu diren bere egunak; “Ch’ella mi creda libero e lontano” aria ospetsuan egingo du, partitura osoko aria independente bakarrean: bizimodu hobea izateko urruneko herrialde batera joan dela sinetsarazi nahi dio Minnieri. Amorratuta, Rancek ukabilkada bat emango dio, baina Johnsonen hitzek zalantza eragin dute meatzarien artean. Minnie zaldi gainean agertuko da, eta, Johnsonez errukitzeko bere erreguak alferrikakoak direla ikusita, haren ondora joan, pistola bat atera, eta bai hari bai bere buruari tiro egingo diela mehatxu egingo du. Meatzariak ez datoz bat, baina azkenean Sonorak bere iritzia eman, eta Johnson aske utziko dute. Minnie eta biak zaldian urrunduko dira etorkizun zoriontsurantz, eta meatzariek beren “arreba” maitea agurtuko dute.