es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao

Der Fliegende Holländer

Richard Wagner

Emanaldiak

Larunbata 2020ko Urtarrilaren 18 19:00-etan
Asteartea 2020ko Urtarrilaren 21 19:30-etan
Ostirala 2020ko Urtarrilaren 24   19:30-etan
Astelehena    2020ko Urtarrilaren 27 19:30-etan

Babeslea

Fundacion BBVA

FITXA

  El Holandés Bryn Terfel*  
  Senta Manuela Uhl*  
  Daland Wilhelm Schwinghammer*  
  Erik Kristian Benedikt*  
  Mary Itxaro Mentxaka  
  Timonel Francisco Vas  
       
    Bilbao Orkestra Sinfonikoa  
    Coro de Ópera de Bilbao  
    Coro EASO  
       
  Musika-zuzendaria Pedro Halffter  
  Eszena-zuzendaria Guy Montavon  
  Eszenografoa eta Jantziak Hank Irwin Kittel*  
  Argiztapena Guy Montavon  
  Coro de Ópera de Bilbaoren zuzendaria Boris Dujin  
  Coro EASOren zuzendaria Gorka Miranda Blanco  
       
  Produkzioa Theater Erfurt  
       
  *ABAO Bilbao Opera debutatuko du    



AUDIOA

Mit Gewitter und Sturm aus fernem Meer. H.P. König
Mögst du, mein Kind. H.P. König
Nur eine Hoffnung soll mir bleiben. A. Dohmen
Wie Hör ich recht. H. P. König. A. Dohmen
Wohl hub auch ich voll. A. Dohmen. E. Johanson

DOKUMENTUAK

Ez da emaitzarik aurkitu

Zirkularrak

Ez da emaitzarik aurkitu

Sinopsia

Oberturak ekaitz izugarria irudikatzen du. Ondoren, Dalandek bere ontzia porturatzea lortuko du, ekaitzaren bortiztasunetik babesteko. Lurra zapaldu bezain laster, etxetik oso gertu dagoela konturatuko da. Denak doaz atseden hartzera, lemazaina salbu; zaintza-lanetan ari dela, bere maiteari abesten ari zaio. Gero, loak hartuko duenez, ez da ohartuko Holandar Alderraiaren ontzia agertu dela. Zazpi urte joan dira marinel hori lehorrean izan zenetik azkenekoz, eta orain berriro dauka emakume fidel bat topatzeko askatasuna, bere kondenatik askatuko duen emakumea. Alferrik egin ditu ahaleginak piratek edo ekaitzek hil zezaten, eta gauza bakarra desio du: salbazioa ala heriotza.

Daland bere kamarotetik atera, eta errietan hasi zaio lemazainari tripulazioaren segurtasuna zaintzeko eginkizuna ez duelako behar bezala bete. Holandarrari, berriz, galdeketa egingo dio; hark, Dalanden etxea gertu dagoela jakindakoan, ostatu emateko eskatuko dio, ordainetan esku artean dituen bitxiak emango dizkiola esateaz batera. Dalandek alaba bat duela diotso, eta Holandarrak harekin ezkontzeko baimena eskatuko dio.

Ustekabeko eskakizunak eta arrotzaren aberastasunak txundituta utzi dute Daland; hortaz, bere suhigaia izan dadin onartuko du. Aldi berean, Holandarrak espero du Dalanden alaba bere kondenatik salbatuko duen pertsona bihurtu ahal izatea. Orain hego-haizea dabilenez, ontziek badute berriz itsasoratzea. Marinelak alaiki hasiko dira beharrean, etxera itzultzeko unea gogoan.

Bigarren ekitaldian, Dalanden etxeko gela handi batean, haren alaba Senta eserita dago, burumakur, irun bitartean abesten ari diren beste neskatilengandik aparte. Liluratuta, paretan zintzilikaturiko koadro bati begira dago. Mary, haurtzaina, hura entretenitzen saiatzen ari da, eta beste neskak iseka egiten ari zaizkio, esanez senargaia, Erik ehiztaria, jeloskor jarriko zaiola. Orduan, Sentak Holandar Alderraiaren balada kantatuko du, non kontatuko duen marinelak behin zin egin zuela, ekaitz bete-betean, soka bat tolestea lortuko zuela, eternitate osoa horretan eman behar bazuen ere. Satanek hitzez hitz hartu zuen, eta, hala, Holandarra itsasoetan zehar betiko alderrai ibiltzera kondenatua izan zen, salbu eta hil arte fidel izango zitzaion andre bat topatzen bazuen. Neskatilek Sentaren erregua errepikatuko dute, alegia, marinelak laster aurkitzea atsedena eta erredentzioa. Sentak espero du bera izatea hura salbatzeko hautaturiko emakumea, eta aingeru batek azkar ekar diezaion otoitz egingo du. Erikek Sentaren erregua entzun du.

Ontzia iritsi berri dela iragarritakoan, neska guztiak korrika abiatuko dira marinel gazteak agurtzera, baina Erikek Senta geldiaraziko du, neskatila aita ikusteko irrikaz badago ere; Daland berriro itsasoratu aurretik berarekin ezkontzeko eskatuko dio. Sentak ezetz diotsonean, ehiztariak erretratuarekin obsesionatuta dagoela aurpegiratuko dio. Erikek amets bat dakar gogora: Daland bidaia batetik itzuli da, erretratuko gizonaren antzeko arrotz batekin batera; Sentak arrotza besarkatu du, eta biak desagertu dira itsasoan. Ametsaren kontakizunak ondorio bakarra izango du Sentarengan: ziur dago Holandar Alderraia bere bila etorri dela.

Erik, mespretxaturik, badoa. Daland Holandarrarekin agertuko da. Sentak hura ezagutu, eta garrasi egingo du, aita agurtu ere egin gabe; hau erabat txunditurik geratuko da. Arrotza alabari aurkeztuko dio, etxerik ez duela eta oso aberatsa dela nabarmenduta, eta harekin abegitsua izateko eskatuko dio; berandu baino lehen, hura senar hartzea ere proposatuko dio. Senta eta Holandarra mutu daude, eta Dalandek bakarrik utziko ditu.  Orduan, adi-adi begiratuko diote elkarri, nor bere gogoetetan murgilduta, eta biek sentituko dute iritsi dela luzaroan espero izandako unea. Holandarrak berarekin ezkondu nahi duen galdetu, eta Sentak baietz erantzungo dio, hil arte fidel izango zaiola zin egiteaz batera. Daland itzulitakoan, fideltasuna hitzemango diote elkarri haren aurrean.

Hirugarren ekitaldian, itsasertzeko kostalde harritsuan berriz, marinel norvegiarrak kantuan eta dantzan ari dira; Holandarraren ontzian, aldiz, oso gertu ainguratuta, erabateko isiltasuna da nagusi. Neskatila norvegiarrek janaria eta edaria dakarte, eta ontzi atzerritarreko tripulazioari ere eskainiko diote, baina ez dute erantzunik jasoko. Marinel norvegiarrek Holandar Alderraiaren ontzia izango dela diote, txantxetan, eta tripulazio isilaz barrezka hasiko dira. Bat-batean, Holandarraren ontzia ekaitz baten jomuga bihurtuko da, marinel espektralak esnatu egingo dira, eta norvegiarrak barregarri utziko dituzte jota izuturik ontziaren bizkarpean babesten direnean.

Senta Erik atzetik duela agertuko da, gizona aurpegiratzen ari zaio beti hitzeman izan dion fideltasuna urratu duela; neskak diotso sekula ez diola zin egin elkarrekin ezkonduko direla. Hori entzunda, Holandarrak zalantza egingo du Senta gai izango ote den berari fidel izateko, eta agur esango dio, ziurtatuta ez duela inolako kondenarik jasango, aurretik leial izan ez zitzaizkion beste emakume batzuek ez bezala. Holandarrak ontzia prestatzeko aginduko die marinelei, Senta hura geldiarazten saiatuko da, eta, orduan, nor den eta zein den bere patua argituko dio gizonak. Neskak ihardetsiko dio badakiela, eta berak salbatuko duela. Holandarra ontzira igotzean, Sentaren lagunak neskatila geldiarazten ahaleginduko dira, baina hark ihes egin eta bere burua itsasora botako du, aurrena hil arte izan dela fidela adierazita. Ontzia hondoratu egingo da, eta Holandarraren eta Sentaren irudi espektralak, besarkaturik eta antzaldaturik, zerurantz igoko dira ontziaren bizkarretik.