es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > Il Finto Sordo

Il Finto Sordo

Manuel García

Emanaldiak

Asteazkena    2019eko Maiatzaren 22    11:00-etan*
Asteazkena 2019eko Maiatzaren 22    19:30-etan
Ostegunea 2019ekoMaiatzaren 23 11:00-etan*
 
* Eskola-saioa

Babeslea

FITXA

  Carlotta   Cristina Toledo  
  Capitano   Francisco Fernández-Rueda  
  Francuccio   Damián del Castillo  
  Pagnacca   César San Martín  
  Lisetta   Carol García  
  Pandolfo   Gerardo Bullón  
  Botoiak, harreragilea, zerbitzaria, lorezaina eta sukaldaria   Riccardo Benfatto  
  Piano-tabernako pianista   Rubén Fernández Aguirre  
         
  Eszenografia   Paco Azorín  
  Musika-zuzendaria   Rubén Fernández Aguirre  
  Argiztapen-diseinua   José Miguel Hueso eta Paco Azorín  
  Jantzi-diseinua   Cristina Martínez Martín  
  Koprodukzioa   ABAO, Teatro de la Zarzuela, Fundación Juan March  
         
  Iraupena   90 minutu  
         
  Tokia   Sala BBK  


 

Clicka hemen muntaketaren eszenetarako, entseguetarako eta elkarrizketetarako

Il Finto Sordo, barrutik


 

Clikatu "+" informazio betea|osoa lanaren gainean lortzeko:

AUDIOA

Prentsaurrekoa

DOKUMENTUAK

pdf
Esku-programa
pdf
En un minuto Il finto sordo
pdf
Javier Camarena canta Manuel Garcia

Zirkularrak

pdf
Clip de prensa
pdf
Dosier-a

ABAO-OLBEk beste ziklo bat abiatuko du, genero lirikora gerturatzeko beste bide bat irekitzeko. Publiko guztientzako gune bat izango da, non kalitatezko ikuskizunak prezio oso merkeetan ikusi ahal izango diren.

 

Maiatzaren 22an eta 23an, Sala BBK kultur aretoan, Bilboko Kale Nagusian, Il Finto Sordo, una opera di salotto obra estreinatuko da, Manuel García sevillarrak konposatua eta Gaetano Rossik idatzia.

 

Hala, ABAO-OLBEk aspaldi taularatu gabeko opera bufo hau eskainiko du, Juan March Fundazioaren eta Teatro La Zarzuelaren laguntzarekin. Bi ekitalditan egituratua, gure musika-ondareko harribitxitxotzat joa da.

 

Koprodukzioaren zuzendaria Rubén Fernández Aguirre da, konpositore eta tenor sevillarraren musikan aditua, eta bera, halaber, operako pianista. Eszena-zuzendaria, berriz, Paco Azorín da, eta jantziak Juan Sebastián Domínguezenak dira.

 

Hauek dira abeslari-talde pribilegiatuko kideak: Cristina Toledo (Carlotta), Gerardo Bullón (Pandolfo), César San Martín (Pagnacca), Carol García (Lisetta) eta Damián del Castillo (Francuccio).

 

Maiatzaren 22an, asteazkenean, eta 23an, ostegunean, bi emanaldi didaktiko eskainiko zaizkie ikastetxeei, 11:00etan, sarrerak 10 €-an jarrita; maiatzaren 22an, berriz, 19:30ean, publiko guztientzako emanaldi irekia eskainiko da, sarrerak 35 €-an eta, 35 urtera bitarteko gazteentzat, 20 €-an jarrita.

 

Konpositorea

 

Adituen iritziz, Manuel del Pópulo Vicente García talentu handieneko musikari espainiarretako bat da. Operaren historiako tenor entzutetsuenetakoa izan zen; Rossinik harentzat idatzi zuen Il barbiere di Siviglia ezagun baino ezagunagoa. Hainbat roli esker dugu gogoan: Almaviva Kondea eta Otelo, Rossiniren operetakoak, eta Mozarten Don Giovanni, tenorraren operako izar ospea areagotu dutenak.

 

Konpositorea ere bazen, eta operaren aitzindaria Estatu Batuetan, kantu-irakasle bikaina eta abeslari-dinastia handi bateko aita, ikus: Manuel Patricio García, baritonoa, laringoskopioaren asmatzailea, kantu-irakaslea eta egun oraindik erreferentziatzat jotzen den Tratatu baten egilea; Maria Malibrán, 1820ko eta 1830eko prime donne zirraragarrietako bat; eta Pauline Viardot-García, abeslaria, irakaslea eta konpositorea.

 

Sevillan jaio zen, 1775ean, eta musika-ikasketak Antonio Riparekin eta Juan Almarcharekin egin zituen. Lan-ibilbidea Cádizen hasi zuen; gero, Madrilera joan zen, eta bertan bere obra ospetsuenetako bat konposatu zuen, El poeta calculista (1805); obra horrekin, urte batzuk geroago, arrakasta handia izan zuen Parisen, non 1807 eta 1810 artean bizi izan zen. Ondoren, Italiara joan zen (1816ra arte), eta, bere ahots-teknika perfekzionatzeaz gain, Il califfo di Bagdad estreinatu zuen, bere obra txalotuenetakoa, Napoliko San Carlo Antzokian. Italiatik Londresera, eta hortik Ameriketara joan zen, lehenengo New Yorkera eta gero Mexikora, non porrot egin zuen.

 

Oholtza gainetik erretiratuta, irakasle eta konpositore jardun zuen. 1832an zendu zen, eta, garaiko kritikariek bere hiletan adierazi zuten bezala, “Espainia guztietako lehen tenorra” izan zen.

 

Obra: Il Finto sordo (Gezurrezko gorra)

 

Parisen bizi izan zen garaian, bere bizitzaren amaiera aldera, Manuel Garcíak aretoko bost opera konposatu zituen; abeslari-talde txiki batek antzezteko ziren, pianoak lagunduta, eta Il Finto sordo (1831) horietako bat da. Beste xede batzuen artean, bere ikasleentzako lan- eta irakaskuntza-tresna izan zitezen sortu zituen.

 

Bost obra horiek harribitxitxotzat jotzen dira, konpositorearen talentua barra-barra darielako eta garai hartan aurrekaririk gabeko askatasuna erakutsi zuelako. Komedia honek opera bufoen argudio guztiei heltzen die, neurri handiagoan edo txikiagoan, modu zorrotz eta burutsuan, Commedia dell’arte italiarraren eskeman oinarrituriko egitura tradizionalaz.

 

Istorioa korapiloz eta iruzurrez beteta dago, eta, esan bezala, egitura tradizionala du: hasiera, korapiloa eta amaiera, hiru unitate klasikoei eutsirik: ekintza, denbora eta lekua.

 

Eszenaratzea

 

Paco Azorínek “20ko hamarkada zoriontsuan” kokatu du obra, eszenografia antzerki-ezaugarri nabarmenez eta poesiaz jantzita.

 

Wes Andersonen “The Grand Hotel Budapest” filma oinarri, Art Decó estetikak edertasun geometriko eta garaikidea dakarkio agertokiari, zeina hotel dotore bateko atondoa den: piano-taberna bat, luxuzko igogailuak, maleten eta bezeroen joan-etorriak eragindako mugimendu eszenikoa, eta pasadizo dibertigarriak.

 

Bertan, ustekabe magikoak egongo dira, pertsonaia arketipoak, dolce far niente lasaian bizi direnak, eta amaiera harrigarria ere bai: maitasuna garaile, ez zitekeen-eta bestela izan.