es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram podcast logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > La Bohème

La Bohème

Giacomo Puccini

Emanaldiak

Larunbata 2018ko Urriaren 20 19:30-etan
Asteartea 2018ko Urriaren 23 19:30-etan
Ostirala 2018ko Urriaren 26   19:30-etan
Larunbata 2018ko Urriaren 27 19:00-etan 
Astelehena    2018ko Urriaren 29 
19:30-etan

Babeslea

Fundacion BBVA

FITXA

  Mimì Ainhoa Arteta  
    Vanessa Goikoetxea* (ob)  
  Rodolfo Teodor Ilincai*  
    Martín Nusspaumer* (ob)  
  Marcello Artur Ruciński  
    José Manuel Díaz (ob)  
  Musetta Jessica Nuccio*  
  Schaunard David Menéndez  
  Colline Krzysztof Bączyk*  
  Benoit / Alcindoro Fernando Latorre  
       
    Euskadiko Orkestra Sinfonikoa  
    Coro de Ópera de Bilbao  
  Haurren korua Sdad. Coral de Bilbao  
       
  Musika-zuzendaria Pedro Halffter  
  Eszena-zuzendaria Mario Pontiggia  
  Eszenografoa eta Jantziak Francesco Zito*  
  Argiztapena Bruno Ciulli*  
  Koruaren zuzendaria Boris Dujin  
  Haurren koruaren zuzendaria José Luis Ormazábal  
       
  Produkzioa Teatro Massimo di Palermo  
       
  (ob): Opera Berri    
  *ABAO-OLBEn debutatuko du    

 

 

 

Opera Berri

 

ABAO-OLBEren Opera Berri programaren xedea da opera publiko berriei hurbiltzea, izenburu ezagunen bidez, bai eta opera denen eskura jartzea ere, sarreretan % 50etik beherako deskontuak izanda.

Emanaldiak bigarren abeslari-sorta bat du, rol nagusietarako eta gainekorako; musika-zuzendaritza, orkestra, korua eta eszena-zuzendaritza, berriz, programaturiko gainerako emanaldietako berak dira.

 

AUDIOA

Horizontes Konferentzia: Ainhoa Arteta eta Pedro Halffter Museo Bellas Artes Bilbao
Che gélida manina. Stefano Secco
Donde lieta usci. Inva Mula
O Mimi, tu più non torni. Stefano Secco, Simone Piazzola
Dunque è proprio finita?. Izabela Matua, Javier Tomé, Carmen Romeu, Simone Piazzola

DOKUMENTUAK

pdf
Argumentuaren sinopsia
pdf
Esku-programa
pdf
Scena (gaztelanian)
pdf
Libretoa
pdf
Diskografia eta videografia
pdf
Metafora de la brevedad de la vida
pdf
Luces y sombras de bohemia

Zirkularrak

pdf
Dosier-a

LA BOHÈME

 

 

Lekua: Paris, 1830 aldera

 

 

I. EKITALDIA

Parisko Latin Auzoko ganbara batean, lau artista bizi dira, lagunak eurak; bi, Rodolfo poeta eta Marcello margolaria, bertan daude, nor bere lana egiten saiatzen, baina egundoko hotzak ez die uzten. Gabon-gaua da. Ez dute zer erre berotzeko. Marcellok dio aulki bat erre dezaketela, baina Rodolfok botako du sutara, umoretsu, beraren antzezlan bat. Halako batean, Colline adiskide filosofoa agertuko da, giro epelaren bila bera ere, eta, berehala, laugarren artista sartuko da gelan, Schaunard musikaria. Honek dirua lortu du, modu dibertigarrian, eta lagunei horixe azaldu nahian dabil, baina ez diote jaramonik egiten. Janaria, ardoa eta egurra ekarri ditu, eta oraindik baditu txanpon batzuk; hortaz, proposamena egingo die adiskideei kalera ateratzeko, Gabonak ospatzera, eta ekarri berri dituen jakiak eta edaria beste baterako gordetzeko.

 

Etxeko nagusiak, Benoitek, atea joko du. Alokairua kobratzera dator. Bohemioek hura inguratu, eta ez ikusiarena egingo diote azken hiruhilekoko fakturari; ardoa eskainiko diote, eta denek edango dute. Aldi berean, galderak egingo dizkiote bere maitasun-bizitzari buruz, eta, berotuta, Benoitek zenbait abentura kontatuko dizkie. Azal-azaletik ezkonduta dagoela esan ostean, bohemioek asaldatu-plantak egingo dituzte, haren jokabidea immoraltzat jota, eta ganbaratik botako dute. Gero, gertuko Momus kafetegira abiatuko dira denak, Rodolfo izan ezik, artikulu bat bukatu behar baitu, baina esango die berehala elkartuko dela eurekin.

 

Bakarrik dagoela, Rodolfok kolpe bat entzungo du atean, eta andrazko baten ahotsa. Mimì da, auzokidea, pospolo bat nahi du bere kandela pizteko. Rodolforen etxean sartutakoan, zorabiatu egingo da, eta bere gelako giltza eta kandela eskuetatik eroriko zaizkio. Rodolfok aulki batean eseri, aurpegia ur apur batez busti, eta ardoa emango dio, susper dadin. Mimì, dagoeneko hobeto, bere etxera abiatuko da, baina giltza ez daukala ohartuko da. Bere kandela berriro itzaliko da, eta Rodolfok putz eginez berarena itzaliko du. Iluntasunean giltza bila daudela, haien eskuek topo egingo dute. Neskarena oso hotz dago, eta Rodolfok berotu egin nahi dio. Mimì eskua kentzen saiatuko da, baina Rodolfok heldu egingo dio, eta bere bizimodua eta desirak kontatuko dizkio. Ondoren, Mimìk gauza bera egingo du.

 

Rodolforen lagunak deika ari zaizkio, kaletik, baina hark esango die norbaitekin dagoela. Maitasunak bikotea harrapatu du, eta amodiozko hitzak esaten ari zaizkio bata besteari. Mimìk Rodolforekin joan nahi du Momusera beste artistekin elkartzera.

 

 

II. EKITALDIA

Momus kafetegia bezeroz gainezka dago, kanpoaldeko mahaiak ere beteta daude. Hor dabiltza saltzaile ibiltariak beren produktuak alaitasunez eskaintzen, eta, gizon eta emakume pila baten artean, langileak, ikasleak, burgesak, Parpignoleko errepidearen atzetik dabiltzan haurrak, jostailu-saltzailea eta lau artistak zein Mimì daude. Bost lagunak eseri, eta janaria eskatuko dute. Rodolfok parpaila brodatuzko txapelatxo bat erosi dio Mimìri, lagunek komentarioak egin dituzte horregatik, eta denek topa egingo dute. Orduan, Musetta agertuko da, Marcelloren maitale ohia, oso-oso dotore jantzita eta miresle eta babesle batek lagunduta, Alcindoro de Mitonneaux jaunak, zeina emakumeak nahi bezala erabiltzen duen. Artistak ikusita, Musettak gertuko mahai batean esertzera behartuko du Alcindoro; Marcello, hasieratik, haserretu egingo da, berak ez duelako bikotekiderik. Musettak agurea lotsaraziko du, hitz umiliagarriak esanez, margolariaren arreta erakarri nahian. Hark komentario sarkastikoak egingo ditu maitale zuenaren izaera aldakor eta ankerraren gainean. Emakumeak diotso agureari, beraren duintasunarekin obsesionatuta dagoenari, oinetakoek min egiten diotela eta berriak erostera joateko. Ondoren, bere edertasuna goraipatzen hasiko da, ozenki, Marcellok entzun diezaion. Agurea agindua betetzera joanda, maitale ohiak adiskidetu, eta elkar besarkatuko dute. Ordaintzeko unea iristen denean, Musettak esango dio zerbitzariari berarekin etorri den agurea arduratuko dela guztiaz. Kalean, desfile militar bat dago, danbor nagusia aurrealdean doala, eta lau artistak, Mimì eta Musetta haren atzetik joango dira. Musetta, oinutsik dagoenez, airean daramate Marcellok eta Collinek. Alcindoro, atzera kafetegian, aulki batean eseriko da ordainagiriak jaso bezain pronto.

 

 

III. EKITALDIA

Parisera sartzeko aduanetako bat den Barrière d’Enfer ondoan, Marcello eta Musseta taberna batean bizi dira. Une honetan, Rodolfo ere bertan dago. Otsaila da, eta elurrak dena estaltzen du. Mimì dator, Rodolforekin duen harremanaren gaineko aholku eskatzera Marcellori; izan ere, senargaia hain da jeloskorra, ezen bikote-harremana hausteko zorian dagoen. Marcellok diotso bikotekidea uzteko. Rodolfo tabernatik ateratzean, Mimì ezkutatu egingo da. Poetak diotso lagunari Mimì limurtzailea dela, baina ez dela hori benetako arazoa, baizik eta Mimìren gaixotasuna, ez dutelako tratamendurako baliabiderik eta, horregatik, laster hil litekeelako. Neskak eztula egitean, bertan dagoela ohartuko dira, bai eta diagnostikoa entzun duela ere. Rodolfo laguntzera joango zaio. Mimìk diotso hobe dela beren arteko harremana haustea, baina Rodolfok eskatuko dio ez egiteko halakorik udaberrira arte. Mimìk eskaera onartuko du, eta parpailazko burukoa oroigarri gisa gorde dezan nahi duela esango dio idazleari. Taberna barruan Musettaren algarek Marcelloren atentzioa deitu dute, eta haren bila doa. Orduan, bikotea gogor eztabaidatzen hasiko da, gizona jeloskorra delako eta emakumeak askatasuna nahi duelako. Azkenean, bertan behera utziko dute bikote-harremana.

 

 

IV. EKITALDIA

Rodolfoketa Marcellok, beren ganbaran, lan egin nahi dute, baina lehenak Mimì eta bigarrenak Musetta ezin dituzte burutik kendu. Malenkoniatsu daude, oinaze izugarriak jota, bakoitzak bere bikotekide ohia maitatzen jarraitzen duelako. Halako batean, Schaunard eta Colline agertuko dira, sardinzar batekin eta ogi-puska batzuekin, eta jaten hasiko dira, oturuntza paregabe batean baleude bezala jokatuz. Topa egin ostean, Collinek eta Schaunardek duelu bat antzeztuko dute, Rodolfo eta Marcello inguruan dantzan dituztelarik. Unerik zalapartatsuenean, ustekabean Musetta sartuko da, oso aztoratuta, esanez Mimì berarekin etorri dela eta oso gaixo dagoela. Rodolfo bebarrura atera, eta maitale ohiari oheratzen lagunduko dio. Musettak Mimìri buruz entzun duena kontatuko du:maitale izan zuen bizkondearen etxetik alde egin du, eta ez du luzaroan iraungo bizirik. Musettak dio kalean topatu duela, eta Rodolforen ondoan hil nahi duela esan diola. Musettak bere belarritakoak emango dizkio Marcellori, saltzeko eta, horrela, suspergarri bat erosteko Mimìrentzat. Era berean, Collinek bere soingaineko zaharra emango dio, eta Rodolfo eta Mimì bakarrik utzi behar dituztela esango die besteei. Denak daude jabetuta, Rodolfo izan ezik, Mimì hiltzeko zorian dagoela.

 

Maitaleek lehen aldiko hartan baino are kartsuago adieraziko dute elkar maite dutela, eta orduan batak besteari esandako berbak gogoratuko dituzte. Schaunard, Musetta eta Marcello bueltan dira, azken bietako lehenak mahuka bat eta bigarrenak suspergarria eskuetan. Horrez gain, Marcellok sendagile bati deitu dio, laster etorriko da. Musetta, belauniko, Mimìren alde otoitz egiten ari da; Schaunardek diotso Marcellori emakumea hil egin dela. Colline dator. Eguzkia Mimìren aurpegian pausatu da. Rodolfok eragotzi egin nahi du, leihoa Musettaren jakaz estaliz, eta Collin laguntzen ahaleginduko da. Marcelloren eta Schaunarden atsekabea ikusita, Rodolfo konturatuko da bere maitea hilik dagoela, eta zerraldo eroriko da haren ohe ondoan.