es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > Salome

Salome

Richard Strauss

Emanaldiak

Larunbata 2018ko Otsailaren 17 19:30-etan
Asteartea 2018ko Otsailaren 20 19:30-etan
Ostirala 2018ko Otsailaren 23   19:30-etan
Astelehena    2018ko Otsailaren 26 19:30-etan

Babeslea

Fundacion BBVA

FITXA

  Salomé Emily Magee  
  Jochanaan Egils Silins*  
  Herodes Daniel Brenna*  
  Herodias Ildikó Komlós  
  Narraboth Mikeldi Atxlandabaso  
  Herodías-eko morroia Itxaro Mentxaka  
  Judua 1
Josep Fadó*  
  Judua 2 Miguel Borrallo*  
  Judua 3 Igor Peral*  
  Judua 4 Jordi Casanova*  
  Judua 5 / Kapadoziarra David Rubiera*  
  Nazareno Alberto Arrabal  
  Nazareno / Esklaboa Alberto Núñez  
  Soldadua 1 Jose Manuel Díaz  
  Soldadua 2 Mikel Zabala*  
       
  Bilbao Orkestra Sinfonikoa    
  Coro de Ópera de Bilbao Zuz.: Boris Dujin  
       
  Musika-zuzendaria Erik Nielsen  
  Eszena-zuzendaria Francisco Negrín  
  Eszenografoa Louis Desirè  
  Argiztapena Bruno Poet  
  Jantziak Louis Desirè  
  Bideoa
Joan Rodón*  
  Produkzioa Palau de Les Arts Reina Sofía  
       
  *ABAO-OLBEn debutatuko du    



AUDIOA

Ah! Warum hast du mich nicht angesehn, Jokanaan. Stenkina, Holdorf, Gjevang
Lass mich es berühern dein Haar. Stenkina, Hale, Pia

DOKUMENTUAK

pdf
Fonografia
pdf
Libretoa

Zirkularrak

Ez da emaitzarik aurkitu

1. eszena

Herodesen jauregiko terraza handi batean, Narraboth zaintzaileen kapitaina urrundik miresten ari da Salome neska gaztearen edertasuna. Harekin zeharo maiteminduta dago, bere amaren morroiaren, Herodiasen, atsekaberako. Herodias guztiz liluratuta dago ilargiarekin, zeina emazte zuenarekin konparatzen duen. Bat-batean, soinu bat entzungo da ondoko gelan, eta soldaduek usteko dute juduak izan direla, haiei egozten baitiete etengabe erlijioaz eztabaidatzen aritzea.

Gazte siriarrak Salomeri halako moduz begiratzen jarraitzen du, ezen Morroiari zerbait beldurgarria gerta daitekeelako susmoa eragingo dion. Bat-batean, Jokanaanen (Juan Bataiatzailea) ahotsa entzungo da jauregiko andeleko bere espetxetik. Herodesek beldurra dionez, debekatuta dauka inork, ezta Jerusalemgo Apaizburuak ere, harekin harremana izatea.

Bien bitartean, Narrabothek gogo biziz iragarriko du Salome altxatu dela eta badatorrela.  

 

2. eszena

Salome, batetik aitaordearen begiradek minduta eta bestetik jauregian ospatzen ari den jaira gonbidatutako gainerakoak jasan behar izateagatik nekatuta, terrazara aterako da ihesi. Orduan, berriro entzungo da profetaren ahotsa, eta Judeako printzesa guztiz liluratuta geldituko da. Hain liluratuta, non jauregiko zaindariei eskatuko dien uzteko ikusten Mesiasen etorrera iragartzen duen ezezaguna. Soldaduen ezezkoa jasota, Salomek Narraboth kapitain siriarra limurtuko du, eta honek, hasieran ezetz esan arren, azkenean profeta ikusten utziko dio, Herodesen agindu argiei entzungor eginda.  

 

3. eszena

Profeta andeletik atera, eta Herodesen eta Herodiasen bekatu krudelak salatuko ditu. Salomek baino ez ditu profezia horiek ulertzen, eta berehala sentituko da Jokanaanek bereganatuta; haren gorputza, azal zuria eta ilea goraipatzen hasiko da. Profetak uko egingo die emakumearen proposamen guztiei. Azkenekoa, ahoan musu ematea, benetako obsesio bilakatuko da. Narrabothek, ikusten ari dena jasan ezinda, sastakaia sartuko dio bere buruari, eta lurrera erorita beste bien artean hilko da. Jokanaan berriro giltzapetuko dute putzuan, eta Mesiasen bitartez salbazioa eskatuko du. Salome, berriz, guztiz etsita geratuko da.    

 

4. eszena

Herodes Salomeren bila dabil, emaztearen eta gorteko gainerako kideen laguntzarekin. Tetrarkak Narrabothen gorpuarekin egingo du estropezu, eta izututa haluzinazioak izaten hasiko da. Herodes Salomeri modu lizunean begiratzen hasiko zaio, eta Herodiasek jokabide hori gaitzetsiko du.
Herodesek, bere asmoari tinko eutsita, ardoa ekartzeko aginduko du. Berarekin edatea proposatuko dio Salomeri, baita fruta jatea eta beraren amaren tronuan esertzea ere, baina gazteak guztiari egingo dio uko.

Jokanaanek, putzutik, senarraren intzestu-jarrera aurpegiratuko dio Herodiasi. Honek eskaera egingo dio Herodesi profeta isilaraz dezan, baina ezezkoa jasoko du. Herodiasek iseka egingo dio senarraren beldurrari.  

Bost judu Jainkoaren izatasunari buruzko eztabaida teologikoan hasiko dira, eta Jesu Kristoren mirariez mintzo diren bi nazaretar batuko zaizkie.

Herodesek berriz egingo dizkio proposamenak printzesa gazteari. Honek ezetz esango dio berriro, baina azkenean harekin dantzatuko da; izan ere, Tetrarkak aginduko dio berak agintzen diona beteko duela. Une horretan, zazpi beloen dantza ezaguna hasiko da; dantza sentsual eta exotikoa egin bitartean, Salomek beloak erantziko ditu poliki, banan-banan, gizonaren aurrean biluzik gelditu arte. Orduan, Salomek eskaera egingo dio Herodes liluratuari bere desira bete dezan: Jokanaanen burua zilarrezko erretilu batean. Herodias poztu egingo da, baina Salomek azpimarratuko du bere gozamenerako dela. Herodesek, beldurtuta, bestelako harrapakinak proposatuko dizkio: bitxiak, baita beraren erresumaren erdia ere. Salome errukigabe agertuko da, eta Herodesek, azkenean, haren desira onartu eta agindua emango du. Salomek adieraziko du, bakarrizketa etsian, ez duela konfiantzarik borreroarengan; Morroiari kargu hartu, eta laguntza eskatuko die behin eta berriro soldaduei, harik eta zaindari batek erretilu batean profetaren burua ekarri arte. batek eskuetan erretilu batean profetaren burua ekartzen dion arte. Neskatilak, Jokanaanen begi hilei begiratu bitartean, haren gorputzaren, ilearen edo ahoaren edertasuna gogoratuko du, eta bere buruari sinetsaraziko dio hark begiratu izan balio berarekin maiteminduko zela. Bere maitasuna aitortu, eta sutsuki musukatuko du ezpainetan. Printzesa profetaren buruari musu ematen ari zaionean, Herodesek aginduko die soldaduei hura hiltzeko.