es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera

Manon

Jules Massenet

Emanaldiak

Larunbata 2018ko Urtarrilaren 20 19:30-etan
Asteartea 2018ko Urtarrilaren 23 19:30-etan
Ostirala 2018ko Urtarrilaren 26   19:30-etan
Astelehena    2018ko Urtarrilaren 29 19:30-etan

Babeslea

FITXA

  Manon Irina Lungu  
  Le Chevalier des Grieux Celso Albelo  
  Lescaut Manel Esteve  
  Le comte des Grieux Roberto Tagliavini  
  Guillot Morfortaine Francisco Vas  
  Monsieur de Brètigny Fernando Latorre  
  Poussette Ana Nebot  
  Javotte Itziar de Unda  
  Rossette Maria José Suárez  
       
  Orkestra zehazteke dago  
  Coro de Ópera de Bilbao Zuz.: Boris Dujin  
       
  Musika-zuzendaria Alain Guingal  
  Eszena-zuzendaria Arnaud Bernard  
  Eszenografoa Alessandro Camera  
  Argiztapena Patrick Meus  
  Jantziak Carla Ricotti  
  Produkzioa Ópera Monte-Carlo  
       
  *ABAO-OLBEn debutatuko du    



AUDIOA

Adieu, notre petite table. A. Arteta
Epouse quelque brave fille. G. B. Parodi
Je marche sur tous les chemins. A. Arteta
Je suis seul!... Ah! fuyez douce image. M. Giordani
Toi! Vous!. Giordani, Arteta

DOKUMENTUAK

pdf
Fonografia
pdf
Libretoa

Zirkularrak

Ez da emaitzarik aurkitu

I. ekitaldia

Ostatu bateko patioa, Amiensen­­

Itzal handiko bi bezero, De Brétigny noblea eta Guillot agure lizuna, Amienseko ostatu batera iritsi berri dira. Haiekin batera, hiru neska gazte eta alai etorri dira. Neskek diote aktoreak direla, baina benetan bi gizonen maitaleak dira.

Ostalariari afaria eskatu bitartean, hiriko jendea diligentziari itxaroteko biltzen ari da. Herritarren artean, Lescaut dago, bere lehengusina Manonen zain dagoen militar gaztea. Gurasoek bidali dute Manon, komentu batean sar dadin.

Zalgurdia iritsitakoan, zalaparta sortuko da jaisten ari diren bidaiarien eta zain dauden pertsonen artean. Lescautek bere lehengusina aurkitu, eta neskak diotso bidaiagatik zorabiatuta eta nekatuta dagoela: lehenbizikoz bidaiatu da. Militar gaztea lehengusinaren maletak jasotzera doanean, Guillot agertuko da: neskarekin maiteminduko da, eta seduzitzea erabakiko du; horretarako, bere gurdia eskainiko dio, elkarrekin joan daitezen. Itzulitakoan, lehengusuak lotsarik eza aurpegiratuko dio Manoni. Neskatila, baina, ostatuan ikusi dituen “aktoreen” soineko zoragarriekin txundituta dago; bere burua gaitzetsiko du horregatik, ikuspegi mundutarregia delakoan.

Des Grieux zalduna agertu, eta Manonekin topo egingo du: berehala piztuko da elkarren arteko maitasuna. Manonek aitortuko dio bere familiak komentu batean sartu nahi duela, eta gizonak Parisa elkarrekin ihes egitea proposatuko dio. Guillotek eskatutako gurdian alde egingo dute, eta agureak mendekua hartuko duela hitzemango du.

 

 

II. ekitaldia

Manon eta Des Grieux Parisko apartamentuan

Des Grieux eta Manon Parisko apartamentu txiki batean bizi dira. Esperantza handirik gabe, gizonak erabaki du aitari idaztea eta Manonekin ezkontzeko baimena eskatzea. Neskak 16 urte bete berri ditu, eta nahiago du maitaleak izaten jarraitu. Bi gizon sartuko dira apartamentuan, militar jantzita, Manon eramateko asmoz. Lescaut lehengusua eta De Brétigny dira; bigarrenak Manonen maitalea izatea espero du, eta, era berean, Lescautek, bere familiaren ohorea iraindu duela eta, Des Grieuxi mendekua hartzea saihestu nahi du. Aitari bere asmoen berri emateko idatziriko eskutitza erakusten dionean, Lescaut baretu egingo da. Bitartean, Brétignyk Manonekin hitz egingo du bakarka, eta Des Grieuxen aitak zalduna gau horretan bertan bahitzeko asmoa duela kontatuko dio. Bere burua eskainiko du neska gaztea urrunera eramateko eta babesteko. Gainera, Manon limurtuko du, ez dezan maitalea jakinaren gainean jarri. Bisitariak joandakoan, Des Grieux kanpora aterako da eskutitza postontzira botatzera. Etorkizun hobea izango duelakoan pozik itzultzen ari denean, aitaren gizonek bahitu egingo dute.

 

 

III. ekitaldia

1. eszena: Cours-la-Reine kai-muturra

Cours-la-Reine kai-muturrean, udatiarrak eta orotariko salgaien zerrenda ozenki iragartzen duten saltzaileak biltzen dira. Lescaut hiru aktore gazteekin dago. Guillot agertuko da, eta geroago Manon, Brétigny besotik helduta. Manonek erosketa batzuk egin behar ditu. Bitartean, Brétignyk Des Grieux kondearekin, Manonen maitale ohiaren aitarekin, topo egingo du; kondeak diotso semea apaiz sartuko dela, maitasunean porrot egin duelako, eta St. Sulpice monasterioan dagoela. Manonek elkarrizketa-zati bat entzun, eta kondeari semeari buruzko berri gehiago eskatuko dizkio, Des Grieuxen maitalea bere lagun bat zela adierazita.

 

Guillotek hainbat lagun sarraraziko ditu, tartean Lescaut, baita operako ballet osoa ere, Manon hunkitzeko helburuarekin, hura lortzeko tematuta jarraitzen baitu. Manonek, baina, ez dio arretarik ipiniko eta lehengusuari bere gurdiari deitzeko eskatuko dio, monasteriora joateko.

 

2. eszena: Saint-Sulpice

Fededun-talde bat kaperatik ateratzen ari da, entzun berri duten sermoiarekin hunkituta. Des Grieux sartuko da, apaiz jantzita; bitartean, aita semea konbentzitzen saiatuko da, ez dezan abitua jantzi eta emakume on batekin ezkon dadin, familiaren izena iraunarazteko.

Aita joandakoan, Des Grieux, bakarrik, Manonekin gogoratuko da, eta otoitz egingo du neskatila ahaztu ahal izateko. Manon agertu, eta bere desleialtasuna barkatzeko erregutuko dio gizonari. Gogor eztabaidatuko dute, baina neskak beren artekoak gogora ekartzen dizkionean, Des Grieuxek amore eman eta neskarekin itzultzea onartuko du.

 

 

IV. ekitaldia

Joko-areto bat, Hôtel de Transylvanien

Lescaut eta Guillot hiru aktoreekin jokoan ari dira. Manon eta Des Grieux sartuko dira, eta gizona haiekin jokatzeko konbentzituko dute, Manonek, bere herentzia agortzear dela eta, aberastasuna lortu nahi baitu. Des Grieuxek Guillotekin egingo du karta-jokoan, eta behin eta berriro irabaziko dio, Guillotek apustua bikoiztu eta hirukoiztu bitartean. Guillotek, haserre, tranpa egitea leporatuko dio Des Grieuxi, eta poliziaren bila joango da. Des Grieux iruzurgilea delako salatuko du, eta Manon, berriz, libertinoa delako. Des Grieuxen aita agertu, eta semea salatuko du, atxilo har dezaten, Manonekin duen harremana hausteko asmoz.

 

 

V. ekitaldia

Le Havrerako bidean

Manonen salaketaren eta atxiloketaren ondoren, kolonietako erbestera zigortuko dute, eta Luisianara deportatuko dute prostituzioan aritzeagatik. Le Havreko kaian dago, ontziratu eta erbestera joateko zain.
Lescautek eta Des Grieuxek neska erreskatatzeko plana dute, ontzia ateratzen den eguneko bezperarako. Soldaduengana hurbildu eta, zaindari bat erosita, Manonek, zeina larriki gaixo dagoen, lehengusuarekin hitz egin ahal izango du une batez. Des Grieuxek Manoni erreskatatuko dutela hitzeman arren, ihesaldia ezinezkoa izango da: neskatila oso ahul dago eta maitalearen besoetan hilko da.