es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > Don Pasquale

Don Pasquale

Gaetano Donizetti

Emanaldiak

Larunbata 2017ko Azaroaren 18 19:30-etan
Asteartea 2017ko Azaroaren 21 19:30-etan
Ostirala 2017ko Azaroaren 24   19:30-etan
Astelehena    2017ko Azaroaren 27
19:30-etan

Babeslea

FITXA

  Euskadiko Orkestra Sinfonikoa-k deitutako grebaren arrazoiagatik, funtzioak pianora egingo dira.  
       
  Don Pasquale Carlos Chausson (21, 24, 27an)
Paolo Bordogna (18an)
 
  Norina Jessica Pratt  
  Ernesto Santiago Ballerini*  
  Dottor Malatesta Javier Franco  
       
  Euskadiko Orkestra Sinfonikoa    
  James Vaughan (18,24,27an) / Diego Mingolla (21an) pianoa  
  Coro de Ópera de Bilbao Zuz.: Boris Dujin  
       
  Musika-zuzendaria Roberto Abbado*  
  Eszena-zuzendaria Jonathan Miller  
  Eszenografoa Isabella Bywater*  
  Argiztapena Jvan Morandi*  
  Jantziak Isabella Bywater*  
  Zuzendari elkartua
Dan Dooner*  
  Produkzioa Maggio Musicale Fiorentino  
       
  *ABAO-OLBEn debutatuko du    



AUDIOA

Aspetta, aspetta, cara sposina. C. Chausson, M. Lanza
Quel guardo il cabaliero... Sumi Jo

DOKUMENTUAK

pdf
Esku-programa
pdf
Scena (gaztelanian)
pdf
Fonografia
pdf
Libretoa
pdf
Biografia James Vaughan
pdf
Biografia Paolo Bordogna
pdf
Biografia Mingolla

Zirkularrak

Ez da emaitzarik aurkitu

Opera komikoa hiru ekitalditan (5 koadro). Musika: Gaetano Donizzeti.

Pertsonaiak: Don Pasquale, mutilzahar agurea (baxua); Malatesta Doktorea (baritonoa); Ernesto, Don Pasqualeren iloba (tenorra); Norina, alargun gaztea (sopranoa); Notarioa (baxua); Pasqualeren zerbitzariak.

Lekua: Erroma. Garaia: 1750.

 

 

I. EKITALDIA

Don Pasquale mutilzahar agurearen logelan, gauza bitxiak gertatzen dira. Jakin beharra dago Pasqualek hiru etsai garbi dituela: gota, maltzurkeriaz mintzen duena; mediku bat, hura ezagututa haren gaitzak ez ezik haren erokeriak ere sendatu nahi dizkiona; eta iloba gazte bat, zeina emakume aberats, baina itsusi batekin ezkondu nahi duen, nahiz eta iloba alargun gazte eta eder, baina ez oso aberats batekin maiteminduta dagoen, pasio horrekin osaba zahar artritikoa suminduta. Iloba guztien artean gaiztoena den Ernestok tinko diotsonean osabari ez duela inongo asmorik beraren aginduen mende bizitzeko, Don Pasquale hainbeste haserretuko da ezen bera ezkontzea erabakiko duen, iloba zigortzeko, oinordetzarik gabe utziko baitu. “Lor iezadazu emazte bat, eta berehala” esango dio Malatesta Doktoreari, eta honek plan burutsu bat asmatu eta abian jarriko du: agureari bere “Sinfonia” arreba eskainiko dio, zeina, Doktorearen esanetan, komentu batean hezita dagoen, eta bertutetsua, ederra, zintzoa eta xaloa den –batez ere oso xaloa-, eta Ernesto lagun minarekin adostuko du agureari aurkeztuko diotela, bertute horiekin apainduta, Ernestok emazte hartu nahi duen alarguntxoa, hain zuzen.

Norinaren etxean, Malatesta Doktoreak eskaera egingo dio Ernestoren emaztegai gazte eta irtirinari; emakumeak betiko sendatu beharko dio agureari ezkontzeko gogoa, hasieran bertutetsu jokatuz eta geroago gero eta bihurriago eta desleialago. Don Pasqualeri “Sinfonia” izenez aurkeztuko diote, Doktorearen arreba komentutik atera berria dela esanez. Norinari plana dibertigarria irudituko zaionez, baiezkoa emango du.

 

 

II. EKITALDIA

Esan eta egin. Malatesta Doktoreak Don Pasqualeren etxera eramango du Norina. Agurea nabarmen maiteminduko da “Sinfoniarekin”, bertute femenino eta birjinal ororen eredu horrekin: begirada makurtzen du, oso urrats txiki dotoreak egiten ditu, dantzak, antzerkiak eta mota orotako dibertsioak zeharo gorroto ditu. Hirurogei urteko zein agure gozozalek egin liezaioke muzin hainbesteko dotoreziaz eta gustu onez prestatutako amuari? Ernestok usteko du benetan traizionatu dutela, baina Norinak eta Doktoreak lasaitu egingo dute. Itxurakeria amaieraraino antzeztu beharra dago: ezkontza-kontratua benetan sinatu arte. Pasquale ezin zoriontsuago dago… baina laster zapuztuko da. Izan ere, nork irudikatuko zuen? Kontratua sinatu bezain laster, neskatila xaloak mozorroa kenduko du: beste ibilkera bat izango du, keinuak desberdinak, hizkera, guztia; haren hizketaldia laburra izango da, eta larderiatsua. “Nahi dut” dio, eta nahi duen hori beti izaten da, hain zuzen, senar atsekabetuak nahi duenaren kontrakoa. Neskatila lotsati eta apala emakume apetatsu nabarmena bihurtu da, dirua xahutzen duena, Don Pasquealeren amodioari iseka egiten diona, Ernestoren eta beraren arteko begirada maitekorrekin torturatzen duena, eta, denbora gutxian, hain suminduta eta desesperatuta egongo da agurea, ezen Malatesta Doktorea ere, azkenean, bere pazienteaz errukituko den; hala, erremedio garestiak aplikatuko dizkio, eta, hunkituta, hitz lasaigarriak esango dizkio.

 

 

III. EKITALDIA

Gauza asko aldatu dira Don Pasqualeren etxean. Altzari berriak erosi behar izan zituen, zerbitzari gehiago hartu, lekaio, ehiztari eta sukaldari gehiago. Don Pasqualek muxu bat eskatzen duenean, batere arrakastarik gabe, maitasunezko une goxo bat, hitz adeitsu bat, emazte zintzoak ez du zalantzarik egiten hori guztia Ernestori eta gorteatzen duten beste batzuei liberalki eskaintzeko. Egoerak goia joko du agureak gutun bat aurkitzen duenean, zeina Norinak nahita utzi duen erortzen senarraren aurrean: lorategian maitasun-hitzordua egiteko gonbidapena da. Ezin haserreago, Don Pasqualek Malatesta Doktoreari kontatuko dio, eta honek antzerkiaren azken ekitaldi honetan ere parte hartuko du: lagunarekin batera, lorategian zelatan egongo da, bere “arreba” andreari eta honen galai jaunari merezi dutena emateko.

Lorategian, Ernesto maitasun-serenata kartsua abesten ari zaio Norinari. Don Pasquale eta Malatesta Doktorea ere hantxe dira, adostu bezala. Pasqualek komentu batean sartu nahi du “Sinfonia”, eta iloba “trobalaria” gogor zigortu. Baina hain dago nazkatuta emazteaz eta ezkontzaz, ezen pozik geratuko da gauzak benetan nolakoak diren jakiten duenean, eta bere emazte antzezlea iloba axolagabearen gain uztea lortzen duenean. Hala, Doktorea pozik geratuko da bere tratamendu heroikoaren emaitzarekin; bikote gaztea zoriontsua izango da, eta Don Pasqualek, azkenean, bizimodu lasaia egin ahal izango du, medikuak gomendatu bezala.