es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Opera > I Masnadieri

I Masnadieri

Giuseppe Verdi

Emanaldiak

Larunbata 2017ko Urriaren 21 19:30-etan
Asteartea 2017ko Urriaren 24 19:30-etan
Ostirala 2017ko Urriaren 27    19:30-etan
Astelehena    2017ko Urriaren 30 19:30-etan

Babeslea

Iberdrola

FITXA

  Carlo Aquiles Machado  
  Amalia Marta Torbidoni*  
  Francesco Vladimir Stoyanov  
  Massimiliano Mika Kares  
  Arminio Juan Antonio Sanabria  
  Moser Petros Magoulas  
  Rolla Alberto Nuñez  
       
  Bilbao Orkestra Sinfonikoa    
  Coro de Ópera de Bilbao Zuz.: Boris Dujin  
       
  Musika-zuzendaria Miguel Ángel Gómez Martínez  
  Eszena-zuzendaria Leo Muscato*  
  Eszenografoa Federica Parolini*  
  Argiztapena Alessandro Varazzi*  
  Jantziak Silvia Aymonino  
  Produkzioa Teatro Regio di Parma  
       
  *ABAO-OLBEn debutatuko du    



AUDIOA

Caduto è il reprobo. Casanova, Cedolins, Papi
Carlo Vive. F Cedolins
Francesco! mio fligio. Papi, Casanova
O mio castel paterno. F. Casanova
Vendetta, vendetta. F. Casanova
Lo sguardo avea degli angeli. F. Cedolins
La sua lampada vitale. R. Servile

DOKUMENTUAK

pdf
Esku-programa
pdf
Scena (gaztelanian)
pdf
Fonografia
pdf
Libretoa

Zirkularrak

Ez da emaitzarik aurkitu

XVIII. mendearen hasieran, Bohemian, Moortarren gazteluan eta inguruko basoetan

 

I. EKITALDIA

Saxoniako mugaldeko taberna batean, Carlo, Massimiliano eskualdeko erregearen lehensemea, Esparta eta Atenas zibilizazio ohi aparten handitasunari buruzko liburu bat irakurtzen da, bakarturik. Carlo bidelapurren talde bateko kidea da, eta tokiko biztanleak izututa dituzte.

Carlok, gaizkile-bizimoduaz gogaituta, aitarekin elkartu nahi du berriro, eta horregatik barkamena eskatzeko gutun bat bidali dio; Amalia lehengusinarekin ere elkartu nahi du, maitea faltan sumatzen baitu.

 

Bat-batean, Rolla eta beste kide batzuk agertuko dira, aitaren erantzuna eskuan. Carlo azkar asko jabetuko da eskutitza ez dela aitarena, baizik eta Francesco anaiarena, zeinak gutunean diotson ezin duela etxera itzuli, aitak ez diolako barkatu.

Izugarri suminduta, Carlok hitzemango du betiko geratuko dela bere kide gaizkileekin.

 

 

Moor Kondearen gazteluko gela batean, Frankonian, Francesco pozik dago, anaiari iruzur egitea lortu duelako. Carlok aitari igorritako gutuna harrapatu eta, jakinaren gainean agureak barkatu egingo ziola, gezurrezko erantzuna bidali zion bueltan. Hala, Francescok uste du dagoeneko badela aitaren oinordeko bakarra.

 

Oinordeko azkarrago bihurtzeko, Arminio, gazteluko morroi bat, soldadu janztera behartuko du, aita engaina dezan esanez Carlo hilda dagoela.

Francescok espero du albiste tragikoak behingoz hiltzea Konde gaixoa.

 

Moor Kondearen logelan, Amalia Kondea zaintzen ari da, iragana eta galdutako zoriona gogoratu bitartean. Francesco Arminio mozorrotuaz batera sartuko da logelan. Morroiak kontatuko du Federiko Erregearen ukuiluetan Carlorekin batera aritu zela borrokan, eta hil egin zutela. Gezurrezko soldaduak aditzera emango du Carlok bere odolarekin idatzi zuela Amelia libre zela eta Francescorekin ezkon zitekeela. Orduan, oinazeak Massimiliano akabatuko du, ustez.

 

II. EKITALDIA

Amalia Massimilianoren hilobi aurrean belauniko ari da otoitzean, gazteluko elizatik hurbileko hilerrian. Urrunean, Francesco konde berria dela ospatzeko antolatu duten festa entzuten da.

 

Arminio, zeina Amaliaren atzetik joan den, errudun sentitzen da Francescoren azpijokoan parte hartu duelako, eta barkamena eskatuko dio emakumeari, egia osoa aitortzeaz batera. Arminiok esango dio, gainera, Carlo eta Kondea bizirik daudela.

 

Francescok, festan Amalia faltan sumatuta, emakumea aurkitu eta berarekin ezkontzeko eskatuko dio. Amaliak uko egingo dio, eta Francesco erabat haserretuko zaio. Amaliak hura engainatzea lortu, eta ondoko basoan barrena joango da ihesi.

 

Bien bitartean, basoan, bidelapurrak Carlo noiz itzuliko zain daude, etsaiek harrapatutako Rolla askatzera joana baita. Erreskatean, Carlok sua eman zion hiriaren zati bati, eta herritar amorratuek haren basoko ezkutalekuraino joan zitzaizkion atzetik.

 

 

III. EKITALDIA

Amaliak eta Carlok basoan egingo dute topo, eta haien arteko maitasuna berriz piztuko da. Ameliak Francescok antolaturiko festaren berri emango dio, eta Carlok, erabat aztoratuta, berehala mendeku hartzea erabakiko du.

 

Carlo, etorkizuneko gaizkile-bizimodu tristea irudikatuta, desesperazioz onartuko du bere patu izugarri eta bakartia.

Arminio isilean sartu, eta gertuko hondar batzuetara gerturatuko da. Carlok ahots bat entzungo du, eta aita zargaldua ikusiko du. Massimilianok ez du semea ezagutuko, baina, halere, kontatuko dio Francescok bizirik ehorzteko saiakera egin zuela, lehensemea hil ziotela jakin zuenean jasan zuen kolapsoaren ondoren.Arminiok, Francescoren jukutrian parte hartu izanaz damu, Kondea ezkutatzea lortu zuen.Carlok bidelapurrak deituko ditu, gaztelua erasotzeko eta anaia maltzurra harrapatzeko.

 

IV. EKITALDIA

Francesco, amesgaizto izugarri eta kulpaz beterikoetatik esnatuta, apaiz batek bekatu guztiak barka dakizkion saiatuko da. Une horretan, bidelapurrek gaztelua erasoko dute, beraz, Francescok azkar batean ihes egin beharko du.

Massimiliano goibel agertuko da Carloren heriotzagatik, izan ere, oraindik ez da jabetu bere askatzailea seme zaharra duela, bizirik oraindik.

Azkenean, Carlok bidelapurren taldeko buruzagia dela onartu beharko die Amaliari eta aitari.

Massimiliano zeharo asaldatuta eta desesperatuta agertuko da, baina Amaliak adieraziko du hala ere oraindik Carlo maite duela eta berarekin gelditu nahi duela.

Baina Carlok, zeinak bere kideei ere fideltasuna hitzeman dien, ezin du onartu maite duen emakumea gaizkileen mundu makur eta zoritxarrekora arrastatua izatea, eta ezin saihestea beraren zori txarra. Amaliak eskatuko dio Carlori urruntzeko, baina lehenengo bera hiltzeko. Carlok sastakaia atera, eta Amalia hilko du. Desesperatuta, urkamendira joko du heriotzaren bila.