es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Lege-oharra

1. Nortasunari buruzko datuak
Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak (aurrerantzean ABAO-OLBE), IFK G-48/110779 eta helbidea Jose Maria Olabarri kalea 2 eta 4 (etxabea), 48001 Bilbo duena, www.abao.org web-gunearen erakunde titularra da.

2. Helburua
ABAO-OLBEk, elkarteak egiten dituen jardueren eta ematen dituen zerbitzuen ezagutza eta transmisio publikoa ahalik eta modu zehatz, eguneratu eta eraginkorrenean egiteko eskaintzen du web-gune hau, etengabe eguneratuz edota akatsak, aurkitu bezain laster, zuzenduz. Hala ere, ABAO-OLBEk beretzat gordetzen du, aurretik ohartarazi behar ez duela, dagozkion aldaketak egiteko ahalmena, bai informazioari, bai web-gunearen beraren konfigurazioari dagokienez, hori dela-eta bere gain inolako erantzukizunik hartu barik.

3. Jabetza intelektualaren eskubideak
Web-gune honetako edukiak, bere diseinu grafikoa eta softwarea ABAO-OLBErenak edo bere laguntzaileenak baino ez dira, eta indarrean dagoen legeriak babesturiko jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen mende daude.
ABAO-OLBEri dagokio horien ustiapen eskubideen egikaritzapen esklusiboa, edozein formatan eta, bereziki, erreprodukzio, banaketa, jakinarazpen publiko eta transmisio eskubideena. Beraz, debekatuta dago horien erreprodukzio, banaketa, jakinarazpen publiko eta transmisio oso edo partziala ABAO-OLBEren esanbidezko baimenik gabe, hala nola orrialdea eta bertan eskainitako zerbitzuak ikusteko ohiko eta beharrezko erabileraz haragoko edozein erabilpen.

4. Erantzukizunaren mugak
Hirugarren arrotzen edo kanpoko iturrien orrialde eta lekuetarako estekak ez dira ABAO-OLBErenak, eta ez daude bere kontrolpean; ondorioz, ez du inolako erantzukizunik honi dagokionez erator litezkeen ondorioak direla eta.
Era berean, erabiltzaileek elkartearen web-gunearen bidez egin ditzaketen trukeetatik eratorritako erantzukizunik ez du hartzen, bereziki adingabeek egin dezaketen erabilerari dagokionez.

5. Erabiltzaileen betebeharrak
Erabiltzaileak honako betebeharrak izango ditu:

  • Ezingo ditu legeak, moralak edo ordena publikoak debekaturiko jarduerak www.abao.org erabiliz egin.
  • ABAO-OLBEri berehala jakinarazi beharko dio legez kanpoko edozein erabilera edo Sarean oro har onarturiko jarrera onaren printzipioak urratuko dituen jarduera.
  • Ezingo ditu sartu Sarean sistemetan edo norberaren edo hirugarrenen ekipoetan kalteak sor ditzaketen programa edo birusak.