es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram logo_contacta
logo_abao
Informazioa eta Zerbitzuak

Debekatuta dago Auditorium barruan jatea edo edatea. Euskalduna Jauregiak hainbat kafetegi ditu publikoarentzat, emanaldien hasieran zein atsedenaldian.


Espresuki debekatuta dago Auditorium barruan edozein filmaketa edo grabazio mota egitea.


Doako jantzitegi-zerbitzua dago Euskalduna Jauregiko hainbat puntutan kokatua. Gainera, Jauregira sartzeko ateen ondoan aterki-ontziak daude, segurtasun-fitxekin, Auditoriumera ezin baita aterkiarekin sartu.


Euskalduna Jauregian, gurpil-aulkia behar duten pertsonentzat egokituriko 8 jesarleku daude, 3. eta 4. palkoen atzean,  plataforma jasotzailearekin, bai eta beste bi jesarleku ere butaka-patioko 6. ilararen muturretan.

Jesarlekuok bakarrik dira gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonentzat eta beren lagunentzat, ondoko jesarlekua, hori eskuragarri egonez gero.

Sarrera hauek salgai daude bai abonu-modalitatean, bai solte, OLBEren bulegoetan.


Mesedez, deitu 94 403 5000 telefono-zenbakira.


Emanaldia bukatutakoan aparkalekuko kutxazainetan itxaron beharra ekiditeko, akordio bat egin da aparkalekuaren enpresa esleipendunarekin; horren arabera, emanaldia dagoen egunetan 6 €-ko aurretiko ordainketa egiteko aukera eskaintzen da, 18:00etatik 03:00etara.

Horretarako, erabiltzaileak opera-emanaldia hasi aurretik egin beharko du ordainketa, aparkalekuko kutxazainen pantailetan "Aurre-salmenta" aukera sakatuta (goialdean ezkerrean).


ABAO-OLBE akordio batera iritsi da Zubiarte zentro komertzialeko aparkalekuarekin OLBE-ko bazkideek edo operarako sarrerak erosten dituztenek aurretiko ordainketa aukera eduki dezaten, aparkalekuan autoa 6 orduz uzteagatik 4 €-ko tarifa bereziarekin, emanaldia dagoen egunetan. Aukera hori kutxazainetan adierazita egongo da, eta erabiltzaileek, gainera, zaindariaren laguntza eduki ahal izango dute.




Eskuko programak opera-ekitaldi bakoitzaren argumentuaren laburpen txikia dakar, baita emanaldian parte hartzen duten pertsonen curriculumak ere.

Doako argitalpena da.


Haurrentzako jesarleku-egokitzaileak daude Jauregiko jantzitegietan.


Behin emanaldia hasita, Auditoriumeko ateak itxita egongo dira, lehenengo atsedenaldira arte.

Berandu iritsiz gero, opera Jauregia kafetegi ondoan kokaturiko telebista-gelatik jarraitu ahal izango da, baita kafetegiko bertako telebistatik ere.

Artistak eta publikoa oro har kontuan hartuta, mesedez, ez irten aretotik agertokian talde artistikoak agurra bukatu arte.


Euskalduna Jauregian emanaldia dagoen egunetan, OLBE-k azafata-zerbitzuak kontratatzen ditu bertaratuei euren jesarlekuetara joateko informazioa emateko eta sor litekeen edozein arazo mota konpontzeko.


Azpitituluak proiektatzeko sistema bat dago, testuak gaztelaniaz eta euskaraz eskainita.


Arren, aretoan sartu aurretik egiaztatu zuen sakelako telefonoak deskonektatuta daudela.