es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram logo_contacta
logo_abao
Hemen zaude > Abao > Elkartea
Elkartea

 

Operaren Lagunen Bilboko Elkartea funtsezko eragilea da Euskadiko eta estatu mailako sektore kulturalean, eta nazioarteko oihartzuna du bereizgarri, antzoki nagusien pareko programazioarekin eta jarduera irmoak biltzen dituen proiektuarekin, biak ala biak erakundearen garrantziaren eta operak inguruan duen pisu ekonomiko nabarmenaren isla.

ABAO-OLBEk, betiere, bikaintasunari eutsita antolatzen ditu bere jarduera guztiak eta, urtero, proposamen kultural osoa eta orekatua aurkezten du, 47 emanaldi eskainta 90.000 ikusletik gora erakartzen dituen programazioarekin jendartearekiko konpromisoa dakarkionas.

Jarduera artistikoak:

  • Opera-denboraldia. Bost opera, arretatsu zainduta izenburu, produkzio eta abeslarien hautaketa. Programazioa errepertorio eta publiko aldetik bi opera kutunen inguruan egituratzen da, eta beste hirurak, ezohikoagoak izan arren, indar liriko eta dramatiko handikoak izan ohi dira, edo, bestela, XX. mendeko operaren aldeko apustu berritzaileren bat.
  • Opera Berri. Opera guztion eskura jartzeko, opera ezagunen artean bereziki hautaturiko izenburuekin, asteburuko emanaldiak eta sarrerak ohiko prezioari dagokionez % 50 merkeago eskainita. Denboraldi berri honetan, 2.000 ikusle inguru aurreikusten dira.
  • Abao Txiki. Bost izenburu opera familiartean gozatzeko eta gazteengan interes kulturala pizteko, opera tresna gisa funtsezko balio etikoak zabalduko dituzten produkzioen bidez. Ekimen honek OLBE-k etorkizun-estrategia gisa bere gain hartutako gizarte- eta hezkuntza-konpromisoa berresten du.


Jarduera kulturalak:

  • Tutto Verdi. Historia egiten duen erronka, pisu berezia duena erakundearen jarduera artistiko eta kulturalen baitan eta Giuseppe Verdiren opera guztiak Bilbon eszenaratzea dakarrena. Programa artistikoa OLBE-ren Verdi Astearekin osatzen da, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean burutzen den hitzaldi-zikloarekin, alegia, baita konpositoreari buruzko argitalpen-lan oparoarekin ere, itzal handiko argitalpen eta multimedia erakoekin.
  • Programa didaktikoa. Proiektu pedagogiko eta musikala, 20 urtetik gorako jarduerarekin, urtero 180 ikastetxetara eta jardueretan parte hartzen duten ia 19.000 ikasle eta heldurengana heltzen dena, hainbat helbururekin: ikaslearen garapen integralari  eta irakasleei eskura ez dituzten edukiak ahalbidetuz laguntzea; aisialdiko bestelako aukera eta oinarrizko hezkuntza kulturala eskaintzea; eta familiarteko loturak ingurune kultural batean estutzea.
  • Operari buruzko hitzaldien zikloa. Estreinaldien aurreko hitzaldiak hizlari adituen eskutik, Denboraldiko izenburu bakoitza hobeto ulertzeko eta ezagutzeko.
  • Liburuak, argitalpenak eta multimedia materiala. Scena Aldizkaria, denboraldiaren liburua, antzezturiko operetako une onenak jasotzen dituzten DC eta DVD-a, Tutto Verdi argitalpenak, etab.

OLBE-k, musika eta operarekin loturiko esparru soziokulturalean lan handia egiteaz gain, nabarmen laguntzen du bere eragin-ingurunean zuzeneko diru-sarrerak eragiten. Aberastasuna eragin, kontsumoa bultzatu eta enplegua sortzen du.

  • 18 milioi euro inguruko BPG eragiten du
  • 300 lanposturi baino gehiagori eusten laguntzen du, 20 aldiz elkartearen langile-kopurua.
  • Jasotzen duen diru-laguntzaren euro bakoitzagatik, 10 euro eragiten ditu BPG-n
  • Guztirako zerga-bilketak jasotako diru-laguntzen % 59 berreskuratzea ahalbidetzen du
  • Autofinantzaketa-maila handia: % 55 elkartearen diru-sarrerak; % 13 babes pribatuak eta % 32 diru-laguntzak
  • Zorrik ez 2006-2007 Denboralditik
  • Aurrekontuaren % 55eko ondare garbia.

Operaren Lagunen Bilboko Elkartea irabazi asmorik gabeko enpresa pribatua da, kudeaketa-eredu iraunkor eta eraginkortasun handikoa duena, egonkortasuna, kaudimena eta konpromisoa eskaintzen dituena lan-egitasmo baten bidez; horri, bazkide, mezenas eta babesleek osaturiko kolektibo pribatu konprometitu batek laguntzen dio, bere laguntzarekin Bilboko Opera-denboraldiaren jarraitutasuna bermatzen duen heinean.