es  |  eus  |  en  |  fr
Hemen gaituzu
logo_facebook logo_twitter instagram logo_contacta
logo_abao
2017-12-01

ABAO-OLBEk amaiera eman dio Fair Saturday, Adsis Fundazioari lagunduta

Joan den asteleheneko, azaroaren 27ko, Don Pasquale operaren azken emanaldiak eman zion amaiera Fair Saturday mundua kulturaren bitartez aldatzeko egunaren hirugarren edizioari.

 

Edizio honetan, OLBEk Adsis Fundazioaren gizarte-ekintza lagundu du, "Sarrera solidarioak berdintasun eza aukera bihurtzeko" kanpainan bildutako dirua Fundazioari emanda. Kanpainari esker, azaroaren 27ko emanaldian 25 urtera bitarteko gazteek aukera izan zuten15 €-ko tarifa bakarrarekin operaz gozatzeko.

 

Adsis Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta 50 urte baino gehiago daramatza gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko lanean. Hurbiltasuna eta laguntasuna ditu bere lanaren oinarrian, eta pertsona kalteberenekin konprometituta dago, haiek beren bizitza-proiektua aurrera atera dezaten. Fundazioak, urtero, 22.000 lagun baino gehiago artatzen ditu, gizarte-ekintzako 7 programaren bitartez, 12 probintziatan. Gainera, garapenerako lankidetzan eta bidezko merkataritzan abian dituen proiektuek 150.000 pertsona baino gehiago babesten dituzte Latinoamerikako hiru herrialdetan.

 

ABAO-OLBEk ADSIS Fundazioaren helburu bera du: gizarte bidezkoago eta parte-hartzaileagoaren alde lan egitea; hala, ekintza honen bidez, gizarte-inklusioa kulturaren eta operaren bitartez bultzatu nahi dugu.