Elkarteak Espainiako opera denboraldi, antzoki eta jaialdi egonkor garrantzitsuenak biltzen ditu.

2009ko ekainaz geroztik eta bi urtez Juan Carlos Matellanes (ABAO-OLBE) OPERA XXI Elkarteko zuzendaritza-batzordeko buru da, honakook osatzen dutena: Presidenteordea: Remedios Navarro (Maestranza Antzokia); Idazkaria: Luis López de Lamadrid (Pereladako Jaialdia; Diruzaina: Javier Gómez (Oviedoko Opera Fundazioa); eta Batzordekide gisa, Miguel Muñiz (Errege Antzokia); José Luis Ocejo (Santanderreko Nazioarteko Jaialdia); Ricardo Beléndez (Albaceteko Ziko Antzokia); Joan Francesc Marco (Liceu Antzokia); eta Vicent Tur, Maoko alkatea (Antzoki Nagusia eta Maoko Operaren Lagunak).

Juan Carlos Matellanes presidentearen esanetan, Opera XXI elkarteak helburu du bere egitura sendotzea era jarduera berriak garatzea, batez ere kultur sustapenerako politiken bidez kultur mundua aisialdi eta jostaketa tresna bihurtu eta horrela finkatu dadin.

Opera XXI

Opera XXI izenarekin, 2005eko otsailean Espainiako Opera Denboraldi, Antzoki eta Jaialdi Egonkorren Elkartea sortu zen. Ordudanik, erakundeak bere buruari opera eredu kultural irekia et aparte hartzaile alortzeko xedea ezarri zion, XXI. Mendeko behar eta entzuleei egokitzearren. Bere helburu nagusien artean baliabideen kudeaketa eta probetxua hobetzea funtsezko bi jarduera ildo hauei dagokienez:  opera jarduna bultzatzea eta bazkideen arteko elkarlana indartzea.

 

 

Operaren Bilboko Lagunen Elkartea  TEL: 944 355 100 | FAXA: 944 355 101 | E-posta: abao@abao.org

Copyright © 1953 - 2012. ABAO-OLBE. Eskubide guztiak erreserbatuta.

La Kolmena Digital S.L.La Kolmena-k eginda

Urteko abonamenduak eta Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

publi
ohar garrantzitsuak

LUISA MILLER OPERAREN ENTSEGU OROKORRA

OLBEk jakinarazten du, produkzioaren eskakizun artistikoak direla medio, urtarrilaren 18ko LUISA MILLER OPERAREN ENTSEGU OROKORRA  PUBLIKO BARIK egin beharko dela.
 
Entsegu orokorrerako sarrerak dituzten pertsona guztiak ABAO-OLBEren bulegoetatik (Jose Mª Olabarri kalea 2 eta 4 etxabea. Bilbo) igaro ahal izango dira sarreren zenbatekoa itzul dakien, aurrez berauek aurkeztuta, 2012ko urtarrilaren 19tik otsailaren 20ra.
Publikoaren arretarako ordutegia honakoa da: astelehenetik ostegunera  9:00etatik 14:00etara eta  15:00retatik 19:00etara; ostiraletan, berriz, 8:30etik 15:00retara (emanaldia dagoen ostiraletan edo emanaldi bezperan izan ezik; horietan honakoa izango da: 9:00etatik 14:00etara eta 15:00retatik 19:00etara).
 
Gogorarazten dizuegu LUISA MILLER operaren emanaldiak 2012ko urtarrilaren 21, 24, 27 eta 30ean izango direla.
 
Barkatu eragozpenak.

Andrzej Dobber baritonoak Nabucco abestuko du 60. Opera Denboraldiaren amaieran

Andrzej Dobber baritono poloniarra 'Nabucco' izango da izen bereko Verdiren operan, datorren maiatzean ABAO-OLBEk bere 60. Opera Denboraldiari amaiera emateko Bilbon eskainiko duena. Hasieran Leo Nuccik abestea aurreikusita bazegoen ere, Doberrek ordezkatuko du, izan ere, haren jardueren plangintzan izandako ustekabeko aldaketek eragotzi egingo diote antolaturiko Nabucco emanaldi guztietan parte hartzea. Andrzej Dobber egungo beritono verditar nagusietarikoa da, eta mundu osoko antzoki garrantzitsuenetan abestu du, METen edo Scalan, besteak beste.

Sarreren erosketa

Interneten bidez erositako sarrerak ez dira leihatilan jaso behar.

Gogoratu berrespen-postan ekitaldiko sarrera balioduna(k) dago(z)ela.

Eremura sartzeko ezinbestekoa da sarrera(k) inprimatzea.

GOGORATU, BALIZKO EGIAZTEPENAK DIRELA-ETA, EKITALDIRA ERABILITAKO TXARTELA ERAMAN BEHAR DUZULA.

aurrekoa
hurrengoa
Bazkide eremua
Egutegia
mes anterior 2012ko Otsaila mes siguiente
A A A O O L I
1 2 345
678910 11 12
13141516 17 18 19
20 21 2223 24 25 26
27 2829
Gaur ez dago ekitaldirik
Berriak
Harremanetarako